
2021eko Gabonetako Hirubonoak
Aurten, Gabonetan, beste Hirubonu-kanpaina bat egingo dugu. Asmoa da garai horretan egiten dituzuen erosketetarako laguntza apur bat ematea, ugariagoak izaten direlako; halaber, modu honetan, gure Familia+ Planari atxikitako Hirudendei lagundu nahi diegu. Dendak eta familiak garaiz atxiki eta txartelez baliatu ahal izateko, kanpaina 2022ko urtarrilaren 16ra arte egingo dugu.
Udako kanpainan bezala, bi Hirubonu-mota erosi ahal izango dituzue: bata 20 eurokoa (15 euro besterik ez zaizue kostatuko) eta bestea 40 eurokoa (30 euro ordainduko dituzue). Kategoria orokorreko familiek bata ala bestea aukeratu beharko duzue, erosketa bakarrean gastatzeko; kategoria bereziko familiek, aldiz, biak erosi ahal izango dituzue, erosketa bakarrean edo hainbatetan gastatzeko. Bonuak Hirubonu-kanpaina honi atxikitzen zaizkion Hirudendetan baino ezingo dira trukatu.
Eta Hirukide guztiok osatzen dugunez, kanpainan interesa izan dezakeen saltoki edo erakunderen bat ezagutzen baduzue, jarri gurekin harremanetan promocion@hirukide.com helbidera idatziz edo 607 21 21 50 zenbakira deituz.
Bonuak soilik eskura daitezke ondoren aipatzen den inprimakiaren bidez, eta soilik truka daitezke Hirubonuen kanpaina honi atxikitako Hirudendetan.
- Kanpaina honetara atxikitako Hiurdenda bilatzailea: HEMEN (datozen asteotan, entitate gehiago erantsiko dira).
- Informazio gehiago eta ohiko galderak: HEMEN:
- Hirubonuak erosteko inprimakia: HEMEN
Behin Hirubonua erosita eta guk balidatuta, mail bidez bidaliko dizuegu familia bakoitzari. 20 €-ko bonua erosten duten familiek 15 € ordainduko dituzte, eta Hirukidek beste 5 €-ak jarriko ditu. Bonua 40 €-koa bada, 30 € ordaintzen dira eta Hirukidek 10 € jartzen ditu.
Gogoratu Hirubonuak metatu egin daitezkeela Hirudendak bazkideei urtean zehar edo une horretan eskaintzen dien ohiko deskontuarekin.
Eta Hirukide guztiok osatzen dugunez, kanpainan interesa izan dezakeen saltoki edo erakunderen bat ezagutzen baduzue, jarri gurekin harremanetan promocion@hirukide.com helbidera idatziz edo 607 21 21 50 / 945 25 36 02 zenbakira deituz.
https://hirukide.com/eu/hirubonos-navidad-2021/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2021/10/cabecera-1-e1635509467666.pnghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2021/10/cabecera-1-e1635509467666-300x295.pngEkintzak eta Zerbitzuak