
ANAI-ARREBAK. Sentsibilizazio bideo berria estreinatu dugu
Anai-arrebarik baduzu? Zer suposatzen dute zure bizitzan? Esan al diozu inoiz…?
Gizarte-sentsibilizazioari buruzko gure bideo berria estreinatu dugu, oraingo honetan anai-arrebei eskainia, Bilbon filmatu dugu eta Hirukideko kide askoren testigantzari esker egin dugu. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik.
Bideoa ikusteko esteka: https://youtu.be/VO4W6MQ7RR8
Bideo zirraragarri bezain beharrezkoa da. Urte hauetan guztietan, gure bideoetan familiako hainbat irudi nabarmendu izan ditugu, baina hutsune bat genuen: neba-arrebak. Hori konpontzeko, oraingoan egoera ezberdinak bizi dituzten gazte, heldu eta adinekoen testigantzak bildu ditugu, haientzat neba-arrebak zer diren jakiteko. “Aingura”, “aterpea”, “lagun mina” eta antzekoak aipatu dizkigute, zein baino zein sakonagoa. Dena den, bideoa hori baino gehiago da, denei galdera bera egin baitzaie: “Esan al diozu inoiz zure anaia edo arrebari?”… eta deiak hasiko dira.
Espero dugu familia osoak gustuko izatea, bai eta zuen senide eta lagunen artean zabaltzea ere. Gure sare sozialen bidez partekatu dezakezue:
– Instagram: @hirukide_euskadi
– Facebook: @hirukide
– Twitter: @hirukide