
Familiarteko Kahoot partida
Urriaren 17an, igandean, familiarteko Kahoot partidaren beste edizio bat jokatu genuen, euskaraz eta gaztelaniaz, aldez aurretik izena eman zuten Hirukideko familia guztiekin.
Lehen sailkatuak Urkiola Landa eta Sardón Ortega familiak izan ziren, euskarazko eta gaztelaniazko partidetan, hurrenez hurren, eta Rural Kutxari esker 100 euroko sari bana irabazi zuten. Bigarren sailkatuek, Campos Pan (euskaraz) eta Apiñaniz Saez (gaztelaniaz) familiek, Boboliren 50 euroko txartela eskuratu zuten.
Azkenik, familia parte-hartzaileen artean egindako zozketan, Izagirre Gete eta Curras Rey familiek frutan gastatzeko 40 euroko txartel bana irabazi zuten, eta Bóveda Espejo eta Novo Pereda familiek, berriz, Hirukideren merchandising-produktuen sorta bana.
Zorionak 8 familiei, eta eskerrik asko bai parte-hartzaileei bai erakunde laguntzaileei: Rural Kutxa, Boboli eta Frutas y Verduras Pomona.
https://hirukide.com/eu/familiarteko-kahoot-partida/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2021/10/Partida-Kahoot-oct21-1-1024x601.pnghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2021/10/Partida-Kahoot-oct21-1-300x300.pngEkintzak eta Zerbitzuak