Igandean, ekainaren 17an, 20. Familia Jardunaldia ospatu genuen Donostian. Eguraldi ona lagun izan genuen egun guztian, ekitaldi aurreko orduak salbuespentzat hartuta.

Sagueseko zabalgunean kokatu ginen, Zurriolako hondartzak eskaintzen zigun paisaia atzean hartuta. Familia-jolas erraldoiak, Free Surf Eskolaren surfeko sarrerako eskola, Musika Naiz lantegia eta Boboli kaleidoskopioa nabarmendu ziren aurtengo jardueren artean. Egunean zehar, arrakasta handia izan zuten Ikatz-en familia photocallak, esgrima-eskolek eta Lacturale dastaketak.

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioa gonbidatu genuen Familia Jardunaldi honetara, eta ondoan izan genituen goizean, familientzat hainbat jarduera eta jolas antolatuz.

Eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu seme-alabekin gure artean ondo pasatzera etorri zineten familia guztioi, bai eta urtez urte babesa eta laguntza ematen diguzuen erakunde, elkarte eta enpresa guztioi ere. Zuek gure ondoan izan ez bazinete, ezinezkoa zatekeen jardunaldia. Azkenik, eskerrik asko jardunaldian gurekin izan zineten ordezkari publiko guztioi ere.

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/Foto-fiesta-donosti3-1024x595.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/Foto-fiesta-donosti3-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Igandean, ekainaren 17an, 20. Familia Jardunaldia ospatu genuen Donostian. Eguraldi ona lagun izan genuen egun guztian, ekitaldi aurreko orduak salbuespentzat hartuta. Sagueseko zabalgunean kokatu ginen, Zurriolako hondartzak eskaintzen zigun paisaia atzean hartuta. Familia-jolas erraldoiak, Free Surf Eskolaren surfeko sarrerako eskola, Musika Naiz lantegia eta Boboli kaleidoskopioa nabarmendu ziren aurtengo jardueren...