
Familia, bazkidetu beste familia bat
Aurrez ezazu kuotaren erdia.
Gogoratu “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpainarekin jarraitzen dugula, zeinaren bidez zuen laguntza eskatzen dizuegun beste familia batzuk Hirukideko bazkide egin daitezen. Kanpainak iraun bitartean, ekainaren 30era arte, bazkidetzen den edozein familiak lehenengo urteko kuotaren erdia baino ez du ordainduko (21 €). Gainera, zuen konpromisoa aitortzeko, bazkide egiten denean zuek gomendatuta egiten ari dela adierazten badu, zuoi ere kuotaren erdia besterik ez zaizue kobratuko aurten. Eta bi familiak edo gehiagok egiten badute, kuota doan aterako zaizue.
Hirukiden beti nabarmentzen dugun bezala, “BATASUNAK INDARTU EGITEN GAITU”, eta iritsi zaigu berriro hala dela frogatzeko ordua, kide ugariko beste familia batzuei elkarteari buruz hitz eginez eta bazkide egitera animatuz.
Kuotan deskontua izan dezazuen, familia bazkidetu berriak zuen izena edo zuen familiaren izen eta abizenak adierazi behar ditu izena emateko fitxan horretarako dagoen eremuan: “Nork bultzatu zaitu elkartean alta ematera?”
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
KANPAINAREN OINARRIAK: esteka
https://hirukide.com/eu/familia-bazkidetu-beste-familia-bat/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/01/Imagen-web-campaña.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/01/Imagen-web-campaña-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak