Eroskiko produktuak erosteko 150 euroren zozketa. 

Gogoratzen dizuegu datorren urrira arte jarraituko dugula “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpainarekin, bazkide gehiago lortzeko egiten dugunarekin.

Udara, eskola- eta ikasketa-ordutegiengatik denbora apur bat gehiago eta estres gutxiago izaten dugunez, garai egokia izan daiteke beste familia batzuekin elkartzeko eta bazkide egitera animatzeko. Beti diogun moduan, helburua da Hirukideko familia bazkide ahalik eta gehien lortzea; izan ere, zenbat eta gehiago izan, orduan eta handiagoak izango dira bai gure ordezkaritza bai gure xedeak betetzeko gaitasuna.

Bazkidetzen duzuen familia bakoitzeko, zenbaki bat izango duzue gure zozketan parte hartzeko, alegia, Eroskiko produktuz betetzeko 150 euroan zenbatetsitako erosketa-orga bat lortu ahal izateko. Hori dela eta, garrantzitsua da bazkidetzen den familiak zuen izena eta familiaren abizena adieraztea izena emateko fitxan horretarako gaituriko eremuan. Zozketa egingo dugu beste familia batzuk bazkidetu dituzten familien artean, eta, horrez gain, bazkidetzen duzuen familia bakoitzeko Hirukideko kikara pertsonalizatuetako bat jasoko duzue.

.

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/Imag-FamFam_def.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/Imag-FamFam_def-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Eroskiko produktuak erosteko 150 euroren zozketa.  Gogoratzen dizuegu datorren urrira arte jarraituko dugula “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpainarekin, bazkide gehiago lortzeko egiten dugunarekin. Udara, eskola- eta ikasketa-ordutegiengatik denbora apur bat gehiago eta estres gutxiago izaten dugunez, garai egokia izan daiteke beste familia batzuekin elkartzeko eta bazkide egitera animatzeko. Beti diogun...