10 urtetik 15era bitarteko seme-alabak badituzu, anima itzazu familia ugariei buruzko Estatuko VI. Ipuin Lehiaketan parte hartzera; Familia Ugarien Espainiako Federazioak (FEFN) antolatzen du lehiaketa, BBVAren babesean.

Familia Ugarien Espainiako Federazioan sartuta dauden elkarteetakoren bateko bazkide diren familia ugarietako seme-alabei, 0 urtetik 15era bitartekoei, zuzentzen zaie lehiaketa; parte hartzeko, protagonista familia ugari bat duen ipuin bat idatzi behar dute, eta ipuinean kontatzen duen istorioa erreala edo fikziozkoa izan daiteke.

Sariketak “Familia handi baten historiak” (“Historias de una gran familia”) du izenburua, eta bi kategoria bereizi dira: haurrena, 10 urtetik 12ra bitarteko haurrentzat, eta gazteena, 13 urtetik 15era bitartekoena. Bi kasuetan, BBVAren Blue Joven kontua da saria; gazteen kasuan, 500 euroko saldoarekin irekiko da, eta haurren kasuan, 300 euroko saldoarekin, idazle gazteak beren aurrezkiak kudeatzen has daitezen horrela.

Parte hartzeko epea, irailaren 15era arte. Hona bidali behar dira ipuinak: concursodecuentos@familiasnumerosas.org. Sariketaren oinarriak, oso-osorik, HEMEN.

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/imag_conc_cuentos-18.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/imag_conc_cuentos-18-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasieraslider
10 urtetik 15era bitarteko seme-alabak badituzu, anima itzazu familia ugariei buruzko Estatuko VI. Ipuin Lehiaketan parte hartzera; Familia Ugarien Espainiako Federazioak (FEFN) antolatzen du lehiaketa, BBVAren babesean. Familia Ugarien Espainiako Federazioan sartuta dauden elkarteetakoren bateko bazkide diren familia ugarietako seme-alabei, 0 urtetik 15era bitartekoei, zuzentzen zaie lehiaketa; parte hartzeko, protagonista...