
ARRANTZA ESKOLA BILBON
‘Arrantza Eskola’ berriz iritsiko da Bilboko Erripako Kaira. Arrantzaren gaineko jardunaldiek haurrak kontzientziatzen dituzte Ibaiaren leheneratze biologikoaren eta begetalaren gainean.
Datozen hilotan, haurrek beste behin gozatu ahal izango dute ‘Arrantza Eskola’ jardueraz, Bilbo Bizkaiko Ur Partzuergoak eta Bizkaiko Arrantza Federazioak Bizkaiko hiriburuan antolatuta. Kanaberak, txirrikak, berunak, amuak, ordezkoak, baskulak, balizatzeko zintak eta arrantzarako beharrezko beste tresna batzuk erabiliz, haur eta gazteek arrainak harrapatuko dituzte Ibaian eta gero berriz itzuliko dituzte bertara.
16 urtetik beherakoek dohainik parte hartu ahal izango dute jardueran, igandero egingo dena maiatzaren 19ra arte.
Lekua: Bilboko Erripako Kaia
Data: igandero, apirilaren 3tik maiatzaren 29ra
Ordua: 11:30etik 13:30era
Prezioa: doakoa