
EROSKIren txartel berriak
Aurten ere EROSKI taldearekiko akordioa berritu dugu, eta Hirukideko familia guztientzako deskontu-txartelak izango ditugu. Oraingo honetan, eta hainbeste familia jasaten ari diren pandemiaren ondorioz sortutako zailtasunak direla eta, konpromisoa zabaltzea eta deskontu-txartelak gehitzea erabaki dute.
Horrela, Hirukideko familia bazkide guztiek jasoko dituzue:
- Guztira 78 €-ko deskontua izateko 13 txartel, zuen denda fisikoan trukatzeko (6 €-ko hamahiru txartel)
- Guztira 70 €-ko deskontua izateko 7 txartel (1 bale uztailetik 2021eko urtarrilera bitarteko hilabete bakoitzeko), online dendan trukatzeko (10 €-ko zazpi txartel)
Denda fisikorako txartelak
6 €-ko deskontuko 13 txartel dira, eta txartel bakoitza erabiltzeko gutxienez 60 €-ko erosketa egin behar da. Deskontuak tiket berean pila daitezke, baldin eta erosketaren zenbatekoa txartel bakoitzean eskatutako zenbatekoen batuketa baino handiagoa bada.
Txartelak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein EROSKI hipermerkatu, EROSKI Center Supermerkatu eta EROSKI City saltokitan truka daitezke, 2021eko urtarrilaren 31ra arte, eta ezinbestekoa izango da EROSKI Klub txartela eta Hirukidekoa aurkeztea.
Online dendarako txartelak
10 €-ko deskontuko 7 txartel dira, eta gutxienez 120 €-ko erosketa egin behar da haiek baliatu ahal izateko. Txartel bakoitza erabiltzeko, hilabeteko epea dago: 2020ko uztailetik 2021eko urtarrilera, hilean bat. EROSKI online dendan baino ezin dira trukatu, EROSKI Klub txartelarekin identifikatu ostean.
Hirukidek berriro eskertu nahi du EROSKI taldearen laguntza, urte osoan ematen digunari gehitzen zaiona. Izan ere, abantaila esklusiboak eskaini ohi dizkigu eskolara itzultzeko edo Gabonen aurreko kanpainetan; gure jarduera, ekitaldi eta kongresuak laguntzen eta babesten ditu; eta guretzako zozketa, sari eta deskontuak prestatzen ditu.
Beste erakunde batzuek Hirukideko familioi eskaintzen dizkiguten akordio eta deskontu guztiekin bezala, oso garrantzitsua da txartel hauek arduraz erabiltzea, pertsonal eta besterenezinak direla jakitun.
LAGUNDU “gehiago izateak gutxiago kostatuko zaizue”
Oraindik Hirukiderekin elkartu ez bazarete, ez gehiago itxaron!
https://hirukide.com/eu/eroski-bale-berriak/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2020/07/Foto-vales-web-1024x633.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2020/07/Foto-vales-web-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak