
“EROSI HEMEN” zozketak
Maiatzaren 2an, astelehenean, kanpaina honetako hirugarren eta azken zozketa egin genuen, non apirilean gure Familia+ Planeko (deskontu-plana) Hirudendaren batean erosketaren bat egin zuten familiek parte hartu zuten.
- Ruiz De Larramendi Pastor familiak 100 euroko Hirutxekea irabazi zuen (20 euroko txarteletan banagarria), edozein Hirudendatan erosketak egiteko.
- Uranga Etxeberria familiak 100 euroko txekea irabazi zuen, Nekaturren landetxeetan erabiltzeko.
- Eta Cumplido Primo, familiak Zara Homeko 53 piezako mahai-sorta irabazi zuen.
Hirukidek eskerrak eman nahi dizkie sariak eman dituzten entitateei beren laguntzagatik, bai eta Hirukideko familiei ere parte hartzeagatik.