Zinemaren historiako film onenetakoa da, zahartzen ez dena eta zinezaleen rankingean goren-gorenean dagoena. El Padrino (The Godfather), Francis Ford Coppola zuzendariarena, berriro estreinatu da zinema-aretoetan, eta jatorrizko bertsioan (azpitituluekin) eta gaztelaniaz ari dira ematen, 4k formatuan berrituta.

Mario Puzo idazlearen best-seller famatuan oinarritutako film honek Siciliako familia baten erretratu bortitz eta zirraragarria egiten du; Ipar Amerikan dago kokatuta, gerraostean, eta bere botereari eusteko borrokatuko da familia, ustelkeria, iruzur eta traizioz jositako mundu batean. 10 izendapen lortu zituen filmak Oscar sarietarako 1972an, eta hiru lortu zituen, film onenaren saria horien artean. Orain, zuzendariak berak gainbegiratuta berritu da, eta horixe dugu ikusgai zinema-aretoetan. Maisulan hau pantaila handian eta berrituta ikusi ahal izatea “baztertu ezin den eskaintza” da.

Zuzendaria: Francis Ford Coppola
Generoa: drama, krimena.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat
Berrestreinaldia: ekainak 29.

 

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/The-Godfather-1024x538.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/The-Godfather-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Zinemaren historiako film onenetakoa da, zahartzen ez dena eta zinezaleen rankingean goren-gorenean dagoena. El Padrino (The Godfather), Francis Ford Coppola zuzendariarena, berriro estreinatu da zinema-aretoetan, eta jatorrizko bertsioan (azpitituluekin) eta gaztelaniaz ari dira ematen, 4k formatuan berrituta. Mario Puzo idazlearen best-seller famatuan oinarritutako film honek Siciliako familia baten erretratu bortitz...