
Argiaren bonu sozial “berriari” buruzko hamar galde-erantzun
1. Zer da bonu soziala?
Babes berezikotzat jotako zenbait kolektibori aplikatzen zaien tarifa soziala da, zeinaren bidez argindarraren prezioan deskontu bat aplikatzen den, bai eta beste babes-neurri batzuk ere.
2. Nork balia dezake bonua?
Tarifa sozial hori balia dezakete kontsumitzaile zaurgarri deiturikoek, baita zaurgarritasun larria dutenek ere, beti ere 10 kw-tik beherako potentzia kontratatuta badute.
- Kontsumitzaile zaurgarriak: a) 14 ordainsariren OAEAP 1,5 biderren emaitzatik beherako edo horren errenta berdina dutenak, familia-unitate kide ez direnean edota familia-unitatean adingabekorik ez dagoenean; 14 ordainsariren OEAEP 2 bider, familia-unitatean adingabeko bat dagoenean; 14 ordainsariren OEAEP 2,5 bider, familia-unitatean bi adingabeko daudenean; b) Kide ugariko familiak (familia-titulua indarrean dutela); eta c) Pentsionistak edota kide guztiak jubilatuta edo ezintasun iraunkorrean duten etxeak, horregatik indarrean den gutxieneko kopurua jasotzen dutenean, bestelako diru-sarrerarik izan gabe.
- Zaurgarritasun larriko kontsumitzaileak: aurreko ataleko a) puntuan ezarritako atalaseen % 50etik beherako edo horren pareko errenta dutenak, edota OEAEP 1 edo 2 biderren emaitzatik beherako edo horren pareko urteko errenta jasotzen dutenak, b) eta c) ataletan jasotako kolektiboen kasuan, hurrenez hurren.
3. Zein da deskontua?
Kontsumitzaile zaurgarriei % 25 aplikatuko zaie eta zaurgarritasun larrikoei, % 40. Gizarte Zerbitzuek artatutakoei deskontua % 50eraino zabalduko zaie.
4. Deskontua fakturan aplikatzen da?
Bai, baina soilik kontsumoaren atalari aplikatzen zaio (ez bestelako kontzeptuetan, hala nola potentzia, ekipamenduen alokairua…).
5. Bada inolako mugarik?
Bai, hobaria jaso dezakeen kontsumoak badu muga, eta horren gainetik KTBP (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa) aplikatuko da. Kide ugariko familien kasuan, muga urteko 3.600 kWh-an dago; kopuru hori fakturazio-aldia osatzen duten egunen artean proportzionalki banatuko da, aldi bakoitzean (faktura bakoitzean) hobariaren muga zein den jakiteko. Kopuru hori gainditzen duen zenbatekoa osorik ordaindu beharko da.
6. Zein beste babes-neurri ematen ditu bonuak?
Argindar-konpainiek jakinarazi beharko diete kontsumitzaileei bonu soziala jasotzeko eskubidea galduko dutela haiek merkatu askean kontratatzea erabakitzen badute. Kontsumitzaile zaurgarrien kasuan (kide ugariko familiak barne), hornidura eteteko epea bi hilabetetik 4ra zabalduko da, ordaintzeari utziz gero. Zaurgarritasun larriko kontsumitzaileei –oso egoera ekonomiko kaltegarrian egon eta Gizarte Zerbitzuen arreta jasotzen dutenak, argindar-fakturaren % 50 finantzatuta– inola ere ezingo zaie argindarra eten.
7. Nola eskatzen da bonu soziala?
Telefonoz edota e-postaz eska daiteke, bai eta konpainia hornitzailearen (Erreferentziazko Komertzializatzailea) webgunearen bitartez ere. Konpainia bakoitzaren webgunean eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalenean eskuragarri egon beharko dira eskaera-ereduak, bai eta eskaera egiteko behar den informazio guztia ere, hala nola kasu bakoitzerako behar dien agiriak.
8. Nola hasiko zaizkit aplikatzen?
Eskaera eta dokumentazio osoa aurkeztu ondoko fakturan hasiko da aplikatzen, beti ere 15 egun balioduneko gutxieneko epea igaro bada.
9. Zenbatean behin berritu behar dut?
Bi urterik behin berritu beharko da (bi urte igarota, berriz eskatu behar da), kide ugariko familien kasuan izan ezik; horien kasuan, kide ugariko familia-titulua indarrean den bitartean izango da indarrean.
10. Zer gertatzen da dagoeneko bonu soziala baliatzen ari banaiz?
Hori baliatzen jarraitu ahal izango duzu beste 6 hilabeteko gehieneko epean, beti ere epe horretan berritzea eskatzen ez baduzu, ezarritako baldintza berriekin. 6 hilabeteak igarota, berriz eskatu beharko duzu, araudi berriaren arabera.
Informazio guztia dago 897/2017 Errege Dekretuan (IKUSI) eta berau garatzen duen ETU/943/2017 Aginduan (IKUSI).
https://hirukide.com/eu/diez-preguntas-y-respuestas-sobre-el-nuevo-bono-social-de-la-luz/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/10/foto223.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/10/foto223-300x300.jpgArtikulu interesgarriak