
Deskontu-gida berria
Gogoan izan datozen asteotan Hirukideren 2022ko Deskontu-gidaren ale bat jasoko duzuela, hiru hilean behingo gure aldizkariarekin batera. Gidan, Euskadi osoko saltokiekin/erakundeekin hitzartuta ditugun 1.100 deskontu eta akordio berezi baino gehiago ageri dira Hirudendekin.
Kontuan hartu gidan iragartzen diren deskontuak gure webgunean (www.hirukide.com/descuentos) eguneratzen ditugula.
Gainera, zein saltokitan kontsumitu ohi duzuen eta familia ugari gisa zein zerbitzu erabili ohi dituzuen esatera animatzen zaituztegu. Horietako zeinetan ez duten deskonturik eskaintzen jakin nahiko genuke, haiekin akordioak lortzen saiatzeko. Horretarako, gurekin harremanetan jar zaitezkete promocion@hirukide.com bidez edo 607 21 21 50 telefonoaren bidez.
https://hirukide.com/eu/deskontu-gida-berria/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/01/guia-dtos_newsletter-2022-1024x432.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/01/guia-dtos_newsletter-2022-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuaksin-categoria