
Deskontuak Gasteizko Jazzaldirako, Berri Txarrak-en kontzerturako eta BBK Live-rako
Uztailean antolatuko diren kontzertu eta jaialdi batzuk direla eta, gogoratu nahi dizuegu aukera duzuela oraindik Hirukideko familiok ditugun deskontuez gozatzeko:
-Gasteizko Jazzaldia (uztailaren 15etik 20ra): % 20ko deskontua sarrera arruntean eta % 50ekoa 11 urtetik beherako umeentzat (0-4 urte bitarteko haurrek ez dute ordaindu beharko).
– Bilbao BBK Live (uztailaren 11tik 13ra): % 30eko deskontua.
– Berri Txarrak (uztailaren 14an, igandean, Kobetamendin): % 30eko deskontua.
Deskontuez gozatu ahal izateko, deskontu-kodea eskatu behar diguzue promocion@hirukide.com helbidera idatzita. Erantzunean kodea emango dizuegu, eta zuek jaialdiaren edo kontzertuaren webgunean sartu eta kodea dagokion atalean txertatu beharko duzue.
https://hirukide.com/eu/descuentos-conciertos-festival-de-jazz-en-vitoria-gasteiz-berri-txarrak-y-bbk-live/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2019/06/Hirukide_conciertos-julio.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2019/06/Hirukide_conciertos-julio-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak