Bigarren urtez jarraian, Espainiako Kide Ugariko Familien Federazioak (FEFN) “Hello Family” marrazketa-lehiaketa antolatu du, DBHko 1. eta 2. mailan dauden kide ugariko familia bazkideen seme-alabentzat. Hizkuntzen irakaskuntzaren arloko EF Education enpresak antolaketan parte hartu du, eta sari bikaina eskaini du irabazlearentzat: atzerrian egiteko bi asteko ingeles-ikastaroa eta familia-egonaldia.

Gai nagusia kide ugariko familia duen marrazki bat bidali behar da, zeinak, ezinbestean, ingelesari buruzko aipamen edo elementuren bat eduki behar duen.

Lanak martxoaren 15a baino lehen bidali behar dituzue (eskaneatuta edo argazkia eginda), posta elektronikoz, helbide honetara: comunicacion@familiasnumerosas.org. Honako datu hauek erantsi behar dituzue: umearen izen-abizenak, adina, posta-helbidea eta telefono-zenbakia, aitaren edo amaren izen-abizenak eta familia zein elkarteri dagokion.

Oinarriak hemen.

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/02/foto227.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/02/foto227-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Bigarren urtez jarraian, Espainiako Kide Ugariko Familien Federazioak (FEFN) “Hello Family” marrazketa-lehiaketa antolatu du, DBHko 1. eta 2. mailan dauden kide ugariko familia bazkideen seme-alabentzat. Hizkuntzen irakaskuntzaren arloko EF Education enpresak antolaketan parte hartu du, eta sari bikaina eskaini du irabazlearentzat: atzerrian egiteko bi asteko ingeles-ikastaroa eta familia-egonaldia. Gai nagusia...