
Gurasotasun Positiboan oinarrituriko hitzaldia
Txupete digitala haurtzaroan, emozio-aringarria nerabezaroan?
Maiatzak 10. Gasteizen
Aurten, 2022an, berriro eskainiko ditugu gure prestakuntza-hitzaldiak, udaberrian eta udazkenean. Lehenengoa maiatzaren 10ean izango da,asteartea, 19:00etan Gasteizen, eta hiriko familiek bertaratzeko aukera izango dute (ez da beharrezkoa izen-ematea); gainerakoei, berriz, (Izena eman eta esteka eskatu hemen) edo YouTube (esteka) bitartez online ikusteko aukera emango diegu.
Hitzaldian, Rosana Perea ingurune digitaletan adituak gure seme-alabek gailu mugikorrak nola erabiltzen dituzten azalduko du, eta gehiegikeriazko erabilerari ere helduko dio.
Etor zaitezte eta gonbida itzazue interesa izan dezaketen beste guraso batzuk, hitzaldi hauetara edozein etor daiteke eta.
- Gaia: gure seme-alabek txikitatik jasotzen dituzte eduki birtualak, etengabe, eta horrek beren garapen neuronalean eta identitate pertsonalaren eraikuntzan eragiten du.
Zein estrategia abia dezakegu begirada kritikoa garatzeko eta mundu birtualeko zein fisikoko zailtasunei aurre egiteko beharrezko indarguneak sendotzeko? - Data: maiatzak 10, asteartea. 19:00etan.
- Lekua: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea. Florida parkea. Gasteiz. (Ez da beharrezkoa izen-ematea).
- Hizlaria: Rosana Perea. Gizarte-hezitzailea eta ingurune digitaletan aditua.
- Online: saioa Zoom (esteka eskatu hemen) bidez Euskarazko aldibereko itzulpenarekin eta Youtube (esteka) bidez jarraitu ahal izango da Gasteiztik kanpoko familientzat.
Kontsultatu Hirukideren hitzaldien webgunea: www.hirukide.com/charlas