
“HEMEN EROSI” zozketa
Bigarren urtez jarraian, ekimen hau bultzatzen dugu berriro, Hirudendekin, gure +Familia Planeko (deskontu plana) erakundee/saltokiekin lankidetzan aritzeko helburuarekin. Bertan, martxoko, apirileko eta maiatzeko lehen astelehenean hainbat sail zozkatuko ditugu, aurreko hilean gure Deskontu Planari atxikitako erakunderen batean kontsumitu duzuela egiaztatzen duzuen Hirukideko familien artean.
Urtarrilaren 31tik (astelehena) maiatzaren 1era arte (igandea), Hirukideren Deskontu Planari atxikitako Hirudendetan egiten dituzuen erosketen tiketa/fakturak biltzen has zaitezkete, eta hilean zozketatzen ditugun hiru sarietako bat eskuratzeko aukera izango duzue.
Hauek dira irabaz ditzakezuen sariak:
- 100 euroko Hirutxekea (20 euroko baletan bana daiteke, Hirukideko deskontu-planari atxikitako erakundeetan kontsumitzeko).
- 100 euroko balea Nekaturreko landa- ostatu egonaldietan kontsumitzeko.
- Zara Home-ko Mahai set-a, 53 piezakoa.
Nola parte hartu?
Parte hartzeko, honako hau egin behar duzue:
- Zozketak irauten duen bitartean, urtarrilaren 31tik maiatzaren 1era, Hirukideko deskontu Planaren barruan deskontuak eskaintzen dituzten erakundeetako batean, gutxienez,
- Tiketa edo erosketa-faktura bidaltzea, inprimaki honen bidez, hirukide@hirukide.com helbidearen bidez edo Whatsapp bidez 688 72 89 31 zenbakira, familiaren abizenak, telefonoa/posta elektronikoa eta erosketa egin den dagozkion erakundearen/erakundeen izena/izenak adierazita.
- Tiket/faktura bakoitzak familia bakoitzari partaidetza-zenbaki bat emateko eskubidea emango dio, betiere hainbat erakunderenak badira.
- Zozketetako batean jada sari bat irabazi duen familia bazkidea ezingo da berriz ere irabazle izan hurrengoetan.
– Zozketaren datak martxoko, apirileko eta maiatzeko lehen astelehenean izango dira. Hau da, martxoaren 7an, apirilaren 4an eta maiatzaren 2an.
– Sartu hemen lehiaketaren OINARRIAK ikusteko.
– Galderak: hirukide@hirukide.com / 945 25 36 02 / 688 72 89 31.