
Familian Kahoot-ean jolasteko partida berria
Urriak 17, igandea.
Urriaren 17an, igandea, 19: 00etan Kahoot-en partida interaktibo berri bat antolatu dugu Hirukideko kide diren familientzat, familia osoarentzat, non haur eta nagusiei protagonismoa emango zaien.
Aurrekoetan bezala, bi partida egingo dira aldi berean, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz (familia parte-hartzaile bakoitzak aldez aurretik aukeratuko du zein hizkuntzatan jolastu nahi duen) eta partida bakoitzean 40 galdera erantzun beharko dira.
Parte hartzeko, Kahoot jolasaren eta Zoom saioaren kodea jasotzeko, izena eman behar da ESTEKA HONETAN. Izena emateko azken eguna hilaren 15a (ostirala) da, baldin eta plazarik geratzen bada, parte-hartzaile kopurua mugatua da eta.
Jolastu ahal izateko, Zoom bidez galderak ikusteko ordenagailua edo tableta eta, galderei erantzuteko, beste gailu bat, eskuko telefonoa, beharko dituzue. Sakelakoan app-a aurretiaz deskargatua izan beharko duzue.
Partida bakoitzaren iraupena ordubetekoa izango da, gutxi gorabehera. Jolasean sartu eta galderei erantzun ahal izateko kodea bidaliko dizuegu, baita Zoom bidezko bideokonferentziarako esteka ere. Bideokonferentzia egingo dugu, Hirukidek botako dizkizuen galderak pantailan partekatu ahal izateko eta saioa ahalik eta atseginena izan dadin. Atzean geraturiko familiak animatuko ditugu eta rankinga nola dagoen ikusiko dugu.
Kahoot jolaseko sariak (euskaraz eta gaztelaniaz):
- 1. saria: 100 euro (Caja Rural-kutxari esker).
- 2. saria: 50 euro Bobolin
Parte hartzen duten familien zozketa:
- 40 euro frutan
- Pack Merchan Hirukide