
Enkarterriko burdinbide berdea (Bizkaia)
Enkarterriko burdinbide berdea ibilbide bihurgunetsua da, haranak eta herriak lotzen dituena, bere garaian deuseztaturiko trenbideak leheneratzeko egindako lanari esker.
Traslaviñatik (Artzentales) El Hoyoraino (Sopuerta) doan ibilbidea egitea gomendatzen dizuegu, 8,25 km-koa.
Traslaviñako geltokitik abiatu eta iratzez zipriztinduriko baso batean behera joango gara; ondoren, errepidea zeharkatu eta zementuan barrena jarraituko dugu. Tunel bat (147 m) zeharkatuko dugu, eta gero beste bat, laburragoa (87 m). Pasabide berde batean aurrera, erreka gainean dagoen egurrezko pasarela berria gurutzatuko dugu. Burdinola baten hormak ikusiko ditugu, Barrietasko mea-zamalekura iritsi aurretik. Alengo meatze-herrira gora doan errepidea zeharkatu, eta Barrietasko goialdeko etxeetara iritsiko gara. Bidetik irten eta legarrezko pista batetik igo behar da (ezkerretara). Aldapa laburra eta gogorra da. Enpresak pasabide bat jarri du kareharri-ustiategi gainean, El Hoyora (Sopuerta) daramana. Bertan amaituko da gure ibilbidea.
Iraupena: 2 h eta 10 min
Luzera: 8,25 km
Zailtasuna: txikia
Koordenatuak: 43°14′26″N 3°13′41″O
Nola heldu: Artzentales herrira A-8tik irits daiteke, Kantabriako kostaldean, Pontarrónen desbideratuz gero, BI-2617 errepidean, Villaverde Turtziozerantz.
Bilbotik ere hel daiteke, Balmasedarako saihesbidean BI-630 hartuta.
https://hirukide.com/eu/castellano-la-via-verde-de-las-encartaciones-bizkaia/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2020/07/via-encart.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2020/07/via-encart-300x300.jpgFamilia aisialdia