
Erakunde/enpresentzako HIRUBONOEI buruzko informazioa
Hirukideko kide diren familiei laguntzeko eta Hirudendei (Hirukideko deskontu Planari atxikita dauden erakundeei/saltokiak) laguntzeko berriro abian jarri dugun Hirubono kanpainari buruzko informazio zehatza (oraindik atxikita ez bazaude, informa zaitez HEMEN).
Zer egin behar da?
Bazkide diren familien eskura 20 euroko balioa duen HIRUBONO bat jartzean datza; horietatik 15 euro familiek ordainduko dute, eta gainerako 5 euro Hirukidek jarriko ditu. Edo 40 euroko balioa duen HIRUBONOA, 30 euro familiek ordainduko dute, eta gainerako 10 euro, Hirukidek jarriko ditu. Txartel horiek uztailaren 4tik urriaren 9era bitartean trukatu behar dira.
Zein erakunderi zuzenduta dago?
Kanpaina Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioarekin deskontu-akordioa indarrean duten Hirudendei zuzenduta dago, edozein sektoretan.
¿Nola parte-hartu?
Ekimen honetan parte hartzeko ezinbestekoa da inprimaki hau betetzea., 24-48 ordu lan-egunetan. zure partaidetza baieztatuko dugu, eta zure entitatea gehituko dugu Hirukideko web-gunean.
Zein da Hirubonoa trukatzeko prozedura?
– Hasteko, Hirubonoa trukatzera doan pertsonak Hirukideko bazkidea dela erakutsi beharko du, bai txartelaren bidez ―digitala edo fisikoa― bai eta NAren bitartez ere. Horrez gain, posta elektronikoan jaso duen Hirubonoa ere erakutsi beharko du, zeinak familiaren bi abizenak (guraso bat edo bi) eta identifikatzaile-zenbaki bat, BAKARRA, edukiko dituen.
– Pertsonaren abizen batek, gutxienez, Hirubonoan agertzen den abizen batekin bat egiten duela egiaztatutakoan, erakundeak Hirubonoa baliozkotuko du https://hirukide.freyi.es/validate/bono webgunea baliatuta, hala bere izen komertziala nola Hirubonoan agertuko den identifikatzaile-zenbakia sartuta, hain zuzen.
Hemen prozedura osoa.
¿Non ikusi kanpainari atxikitako erakundeak/dendak?
Esteka honen bidez, Kanpaina honi atxikitako erakundeak/saltokiak erakutsiko ditugu, guztiak
Hirubonoa, deskontua al da?
Aipatutako bonua ez da deskontu bat, dirua balitz bezala da, erakundeak bazkideei eskaintzen dien ohiko deskontua aplikatuko du.
Adibidea: erosketaren prezioa 50 euro, %10ko deskontua aplikatuz = 5 euro. Guztira: 45 euro ordaindu behar. Bazkideak Hirubonoa (20 euro) + 25 euro ordainduko ditu kreditu txartelarekin edo eskudirutan.
Bonuak erosketa bakarrean trukatu beharko dira, eta ez dira onartuko 20 eurotik beherako erosketak (20 euroko Hirubonoentzat) eta 40 eurotik beherakoak (40 euroko Hirubonoentzat).
Zenbat Hirubono izan dezake familia bakoitzak?
Gehienez, kategoria orokorreko familiak BONU BAT emango zaie eta kategoria berezikoei BI, kasu honetan metatu ahal dira erosketa berdinean.
Noiz kobratuko dute erakundeak/saltokiak trukatu diren Hirubonoak?
Astero, Hirukidek trukatutako Hirubonoak begiratuko ditugu, eta hurrengo astean egingo du ordainketa. Trukatu diren Hirubonoei dagokien zenbatekoa ordainduko du, erakundeak helarazitako kontu-zenbakian, “HIRUBONO” sarrera-kontzeptu gisa. Abuztuko aurreneko bi asteetan izan ezik, abuztuak 16 tik aurrera egingo dugula ordainketa.
Noiz egongo da indarrean kanpaina?
2022eko uratarrilaren 4tik 2022ko urriaren 9ra Hirukidek kanpaina luzatzea erabakitzen ez badu, ez da trukerik onartuko epe horretatik kanpo.
Zer egin daiteke Hirubonoa trukatzean arazoren bat gertatuz gero?
607 21 21 50 / 688 728 931 telefono-zenbakietan eta promocion@hirukide.com helbide elektronikoan jar zaitezke gurekin harremanetan.