
Expovacaciones – BECeko jarduerak
Turismoko eta oporraldietako eskaintza handiena askotariko publikoarentzat, mota guztietako aukerekin: kultura edo natura, hondartza, asteburuko ihesaldiak, bidaia luzeak, gastronomiako, kiroletako edo abenturako turismoa eta abar. Baina, helmuga eta turismo mota guztiez gain, topaketa honetan zuzeneko esperientziak ere izango dira, hala nola kirol jarduerak, hitzaldiak, dastatzeak, lehiaketak eta zozketak.
- Tokia: Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo)
- Egunak: 2022ko maiatzaren 6tik 8ra bitarte
- Ordutegia:
- Ostirala eta larunbata 10:30etik 20:00etara
- Igandea 10:30etik 19:00etara
- Prezioak:
- Salmahaian: 4 €/laguneko (dastatzea barne)
- Online: 4 €/laguneko (dastatzea barne)
- Familia ugariaren deskontua: Hirukideko bazkideek euro 1eko deskontua sarrera leihatilan erostean (dastatzea ez dago barne)
Expovacaciones-en oporretako bidaien eskaintza handiena eta merkeena aurkituko duzue, eta behar dituzuen kontsulta guzti-guztiak egiteko aukera ere izango duzue. Gainera, bidaia-agentzia laguntzaileek deskontuak eskainiko dituzte egun horietan erositako bidaietan, eta zozketak eta askotariko jarduerak ere egingo dira (sarreraren prezioan sartuta daude). Horri guztiari buruzko informazioa kontsultatzeko: hemen.
Informazio gehiago: https://expovacaciones.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/
Egun berean egiteko bestelako jarduerak: Caravaning
Gainera, Expovacaciones-eko sarrerarekin, Caravaning erakusketan ere sartzeko aukera izango duzue; izan ere, aurreko edizioan izandako arrakasta ikusita, gurpil gaineko sektoreko konpainia nagusiek aurten ere aurkeztuko dizkiete bisitariei proposamen berri guztiak: merkaturatu diren azken ibilgailuak, ibilbideei buruzko informazioa, atseden hartzeko tokiak, kanpin eta resort-etako egonaldiak eta abar.
Informazio gehiago: https://caravaning.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/
ZOZKETA
3 familia-sarrera (5 sarrera familia bakoitzeko) zozkatuko dira, izena eman HEMEN. Maiatzaren 1a izango parte hartzeko azken eguna, eta irabazleen iragarkia maiatzaren 2an.
https://hirukide.com/eu/castellano-expovacaciones-actividades-en-el-bec/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/04/Expovacaciones.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/04/Expovacaciones-300x300.jpgFamilia aisialdia