
Zinemara familiarekin
Azken plazak “Tom y Jerry” eta “Godzilla vs Kong” pelikuletarako aurre-inskripzioa egiteko. Apirilaren 10ean izango dira eta pertsonako euro bateko prezio sinbolikoan eskainiko dizkizuegu. Hirukideko familientzako emanaldi esklusiboa izango da sei zinema desberdinetan. Baliteke jarduera bertan behera geratzea edo atzeratu egin behar izatea pandemiaren bilakaeraren eta mugikortasuna murrizteko neurrien arabera.
EGITARAUA:
Pelikulak: Aukeran, “Tom y Jerry” (iraupena: 102 min.) edo “Godzilla vs Kong” (112 min.).
Zinemak:
– Araba: Gorbeia zinemak (Etxabarri-Ibiña) (“Tom y Jerry” pelikularako PLAZAK agortuta)
– Bizkaia: Ballonti M. G. (Portugalate)( Gozilla pelikularako PLAZAK agortuta), Zubiarte M. G. (Bilbo) eta Getxo Zinemak (Getxo)( “Tom y Jerry” pelikularako PLAZAK agortuta).
– Gipuzkoa: Urbil M. G. (Usurbil) eta Niessen M. G. (Errenteria).
Eguna: larunbata, apirilak 10.
Ordua: 11:30ean (Ballonti merkataritza-gunean izan ezik, han 12:00etan hasiko da).
* GARRANTZITSUA:
Pandemiaren bilakaeraren eta murrizketen arabera, baliteke jarduera hau bertan behera geratzea edo atzeratu behar izatea zinema-areto batzuetan edo guztietan.
Egungo murrizketak zinemetan: segurtasun-distantzia elkarrekin bizi ez direnen artean, bina besaulki alde bakoitzean, eta gehienez 4 pertsona elkarren ondoan, elkarrekin bizi badira. Zuen udalerria edo zinema dagoen udalerria konfinatuta badago, udalerrian bertan edo udalerri mugakideetan bizi diren familiek bakarrik joan ahal izango dute.
AURRE-INSKRIPZIOA
Jarduera honetan parte hartu nahi baduzue eta oraindik ez baduzue izena eman, bete inprimaki hau; horixe izango da AURRE-INSKRIPZIOA, eta apirilaren 6an (asteartea) posta elektroniko bat jasoko duzue baieztapenarekin (hor posible duzue aurre-inskripzioa ezeztatzea, aldatzea, e.a.).
Gainera, zinemak merkataritza-guneetan dauden kasuetan, haiekin negoziatzen ari gara menu eskaintzak, zozketak, e.a. eskaini ahal izateko.
- ZUBIARTE: 10 euroko bi txeke Zubiarteko jatetxeetan kontsumitzeko (zineman bertan banatuko ditugu).
- BALLONTI: 2 bale bola-partidetarako eta 2 bale 10 jatetxerako. Txartelak larunbatean jasotzea, merkataritza-guneko informazio-gunean, familiaren abizenak adierazita.
- URBIL: merkataritza-zentroko merchandaising materiala. KZGuneko informazio-gunetik (11: 00etatik 14: 30era eta 16: 30etik 20: 30era) pasa nahi izanez gero, mugikorrean deskargatutako merkataritza-guneko APPa erabili behar da.
- GORBEIA: McMenu 4,90 euroan. (zineman bertan banatuko ditugu).
https://hirukide.com/eu/castellano-cine-en-familia/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2021/01/postponemos-cine_hirukide-1024x647.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2021/01/postponemos-cine_hirukide-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak