
Campaña HIRUBONOS (enpresak)
Hirukidek kanpaina hau jarri du abian, gure familia bazkideei laguntzeko eta Hirukideko deskontu Planari atxikita dauden erakundeei/saltokiei laguntzeko (oraindik atxikita ez bazaude, informa zaitez hemen).
EZINBESTEKOA da GALDETEGI hau betetzea kanpainan parte hartzeko.
Zein da Hirubonoa trukatzeko prozedura?
– Hasteko, Hirubonoa trukatzera doan pertsonak Hirukideko bazkidea dela erakutsi beharko du, bai txartelaren bidez ―digitala edo fisikoa― bai eta NANren bitartez ere ―norberarena eta besterenezina―. Horrez gain, posta elektronikoan jaso duen Hirubonoa ere erakutsi beharko du, zeinak familiaren bi abizenak (guraso bat edo bi) eta identifikatzaile-zenbaki bat, BAKARRA, edukiko dituen.
– Pertsonaren abizen batek, gutxienez, Hirubonoan agertzen den abizen batekin bat egiten duela egiaztatutakoan, erakundeak Hirubonoa baliozkotuko du https://hirukide.freyi.es/init/validate webgunea baliatuta, hala bere izen komertziala nola Hirubonoan agertuko den identifikatzaile-zenbakia sartuta, hain zuzen.
Hemen prozedura osoa.
Zer egin behar da?
Bazkide diren familien familien eskura 20 euroko balioa duen HIRUBONO bat jartzean datza; horietatik 15 euro zuek ordainduko dituzue, eta gainerako 5 euro Hirukidek jarriko ditu.
Zein erakunderi zuzenduta dago?
Kanpaina Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioarekin deskontu-akordioa indarrean duten erakundeei zuzenduta dago, edozein sektoretan.
¿Nola parte-hartu?
Ekimen honetan parte hartzeko ezinbestekoa da inprimaki hau betetzea., 24-48 ordu lan-egunetan. zure partaidetza baieztatuko dugu, eta zure entitatea gehituko dugu Hirukideko web-gunean.
¿Non ikusi kanpainari atxikitako erakundeak/dendak?
Lotura honen bidez, Kanpaina honi atxikitako erakundeak/saltokiak erakutsiko ditugu, guztiak “Hirubono” hitzarekin identifikatuz.
Hirubonoa, deskontua al da?
Aipatu bonua ez da deskontu bat, dirua balitz bezala da, erakundeak/merkataritzak bazkideei eskaintzen dien ohiko deskontuaren edo une horretan dauden beherapenen edo sustapenen mesedetan.
Adibidea: erosketaren prezioa 50 euro, %10ko deskontua aplikatuz = 5 euro. Guztira: 45 euro ordaindu behar. Bazkideak Hirubonoa (20 euro) + 25 euro ordainduko ditu kreditu txartelarekin edo eskudirutan.
Zenbat Hirubono izan dezake familia bakoitzak?
Gehienez, kategoria orokorreko familiei BONU BAT emango zaie eta kategoria berezikoei BI.
Zein da Hirubonoa trukatzeko prozedura?
– Hasteko, Hirubonoa trukatzera doan pertsonak Hirukideko bazkidea dela erakutsi beharko du, bai txartelaren bidez ―digitala edo fisikoa― bai eta NANren bitartez ere ―norberarena eta besterenezina―. Horrez gain, posta elektronikoan jaso duen Hirubonoa ere erakutsi beharko du, zeinak familiaren bi abizenak (guraso bat edo bi) eta identifikatzaile-zenbaki bat, BAKARRA, edukiko dituen.
– Pertsonaren abizen batek, gutxienez, Hirubonoan agertzen den abizen batekin bat egiten duela egiaztatutakoan, erakundeak Hirubonoa baliozkotuko du https://hirukide.freyi.es/init/validate webgunea baliatuta, hala bere izen komertziala nola Hirubonoan agertuko den identifikatzaile-zenbakia sartuta, hain zuzen.
Hemen prozedura osoa.
Noiz kobratuko ditu erakundeak/saltokiak trukatu diren Hirubonoak?
Astero, Hirukidek trukatutako Hirubonoak begiratuko ditugu, eta hurrengo astean egingo du ordainketa. Trukatu diren Hirubonoei dagokien zenbatekoa ordainduko du, erakundeak helarazitako kontu-zenbakian, “HIRUBONO” sarrera-kontzeptu gisa. Abuztuko aurreneko bi asteetan izan ezik, abuztuak 17 tik aurrera egingo dugula ordainketa.
Noiz egongo da indarrean kanpaina?
Aurtengo uztailaren 8tik irailaren 30era. Hirukidek kanpaina luzatzea erabakitzen ez badu, ez da trukerik onartuko epe horretatik kanpo.
Zer egin daiteke Hirubonoa trukatzean arazoren bat gertatuz gero?
607 21 21 50 / 688 728 931 telefono-zenbakietan eta promocion@hirukide.com helbide elektronikoan jar zaitezke gurekin harremanetan.
https://hirukide.com/eu/castellano-campana-hirubonos/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/04/cabecera-con-movil-1-1024x382.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/04/cabecera-con-movil-1-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak