Bi eskaintza aurkeztu nahi dizkizuegu, biak Urdaibai natur parkean eta bata bestetik oso hurbil. Haurrekin egiteko ezin hobeak dira, errazak direlako eta naturak eta arteak bat egiten dutelako plan berean.

Santimamiñe leizea Unescoren  Gizateriaren Ondarean baitan dago, «Altamirako leizea eta Espainiako iparraldeko paleolitoko labar-artea» multzoan, eta Bizkaiko kulturaren ikonotzat hartzen da, bertako aztarnategi arkeologiko nagusia baita.

Goi Paleolitoko Magdaleniar aroko (K.a. 13.000) labar-pinturak dira, eta leizean estalaktita- eta estalagmita-formazio eder asko ikus daitezke.

Bisitariak leizearen sarrerako aztarnategi arkeologikoan ere sar daitezke, baita barruko aberastasunaz gozatu ere, Interpretazio Zentroan egiten diren 3D ibilbide birtualei esker.

 Ordutegia:
– Apirilaren 15etik urriaren 14ra, eta ostegun santutik Pazko asteko astelehenera: astelehenetik igandera. 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 15:30, 16:30 eta 17:30.
– Urriaren 15etik apirilaren 14ra: asteartetik igandera. 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00.

– Tarifa orokorra: 5 euro.
Tarifa murriztua:
3 euro laguneko, taldean (10 gutxienez eta 20 gehienez).
2 euro (Kide Ugariko Familiak, 65 urtetik gorakoak, langabeak…).
– 8 urtetik beherakoak: doan.

Informazio gehiago: bisitarako aldez aurreko hitzordua behar da, eta ordu eta erdiko iraupena du, gutxi gorabehera. Edozein kontsultatarako, jo webgunera: santimamine@bizkaia.eus

 

«Baso Sorgindua»

Bestalde, «Baso Sorgindua» ere ikus daiteke, Agustin Ibarrola margolari eta eskultorearen lana. Pinu eta haritzen arteko ibilbidea egin bitartean, zuhaitz misteriotsuen enborretan ezkutatzen diren giza zein animalia itxurako irudiak zein forma geometrikoak deskubrituz jolas gaitezke, familia-giroan.

Adi egon beharko duzue, artelan batzuk ikuspegi zehatz batzuetatik edota multzoan begiratuta baino ez baitira ikusten. Gainera, haurrekin egiteko jarduera bat ere deskarga dezakezue ondoko estekan. Egin klik hemen

Informazio gehiago: www.bosquedeoma.com Garrantzitsua: Omako Basoa ez dago egokituta gurpildun aulkian edota haurren orgatxoaz bisitatzeko.

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/05/imag_santim_om.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/05/imag_santim_om-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Bi eskaintza aurkeztu nahi dizkizuegu, biak Urdaibai natur parkean eta bata bestetik oso hurbil. Haurrekin egiteko ezin hobeak dira, errazak direlako eta naturak eta arteak bat egiten dutelako plan berean. Santimamiñe leizea Unescoren  Gizateriaren Ondarean baitan dago, «Altamirako leizea eta Espainiako iparraldeko paleolitoko labar-artea» multzoan, eta Bizkaiko kulturaren ikonotzat hartzen...