SARE SOZIALEN JARRAITZAILEENTZAKO ZOZKETAREN OINARRIAK
Zozketa hau Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak (Hirukide) antolatu du, zeinak egoitza Gasteizko Sofia Erreginaren hiribideko 112. behean duen, eta IFK G-01285899.
Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteak (HIRUKIDE), bazkide dituen familien fideltasuna saritzeko asmoz, zozketa bat egingo du hilero hiru hilabetez. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kide Ugariko Familien Elkarteetako kide guztientzako zozketa honetan banatuko den opari bakoitzaren balioa 100 € ingurukoa da, eta bat emango da hileko eta familiako. Instagram eta Facebook bidez zozkatuko dira 2022ko apirilean, maiatzean eta ekainean.
Zozketaren xedea
– Hirukideko bazkideen fideltasuna saritzea.
– Hirukideren Facebook eta Instagram sustatzea, eta, horrela, jarraitzaile gehiago lortzea.
Parte-hartzaileak
Lehiaketan, Hirukideko bazkide diren kide ugariko familia orok parte har dezake. Ezinbestekoa da parte-hartzaileek bazkide-kuotaren ordainketa egunean izatea.
Parte hartzeko nahitaez bete beharreko baldintzak:
– Hirukideren Instagrameko kontuari jarraitu.
– Parte hartu nahi den zozketaren argitalpenean “atsegin dut” sakatu.
– Post berean, hilero egingo dugun galdera erantzun eta kide ugariko familiakoak diren bi lagun aipatu.
*Adibidez: Eskuzabaltasuna @mertxe @juan #zurefamiliarenzalea
– Hirukideren Facebookeko kontuari jarraitu.
– Parte hartu nahi den zozketaren argitalpenean “atsegin dut” sakatu.
– Post berean, hilero egingo dugun galdera erantzun eta kide ugariko familiakoak diren bi lagun aipatu, traola erabiliz.
*Adibidez: Eskuzabaltasuna @mertxe @juan #zurefamiliarenzalea
Formatua eta prozedurak
2022ko apirila eta ekaina bitartean, hilero, hil horretan zozkatuko den oparia Hirukideren Facebookeko eta Instagrameko kontu ofizialetan argitaratuko da. Saria zozkatuko da zozketa bakoitzean zehaztutako epealdian Instagramen zein Facebooken parte hartzen duten pertsonen/familien artean (hilero, argitalpenaren postean, parte hartzeko epemuga zehaztuko da), parte hartzeko aipatu baldintza GUZTIAK betetzen dituztenen artean,. zehazki.
Zozketen datak
Zozketa bana apirilean, maiatzean eta ekainean. Argitalpenean bertan emango dugu aditzera noiz arte parte har dezaketen familiek eta irabazleen berri noiz emango dugun.
Parte hartzeko argitalpena: apirilak 11, maiatzak 9 eta ekainak 13.
Parte hartzeko epemuga: maiatzak 11, ekainak 9 eta uztailak 13.
Irabazleen jakinarazpena: maiatzak 12, ekainak 10 eta uztailak 14.
Parte hartzeko baldintzak
Hirukideko pertsona/familia bazkide bat zozketako parte-hartzaile formala izateko, aurreko atalean parte hartzeko aipaturiko prozedura bete eta bere bazkide-kuotaren ordainketa egunean izan beharko du. Familia berak ezin izango du behin baino gehiagotan irabazi, baina familia bakoitzeko kide batek baino gehiagok parte har dezakete, baldin eta bakoitzak Instagrameko edo/eta Facebookeko bere profila erabiltzen badu.
Sariak
Sariak desberdinak izango dira hilero, baina denen balioa 100 € ingurukoa izango da; argitalpen bakoitzean emango dugu dagokionaren berri.
- Apirileko saria: Lacturalerekin lankidetzan, 20 litro esne zozkatuko dira seme-alaba bakoitzeko (gehienez 100 litro), gehi 12 jogurt-sorta.
- Maiatzeko saria: Baserria Km0 haragi-sorta, 100 euroan zenbatetsia.
- Ekaineko saria: 150 euro inguru zozkatuko ditugu Basquetourren produktu, jarduera eta zerbitzuetarako (prezioa aukeratzen denaren araberakoa izango da).
Nola egingo da zozketa?
Hirukidek, hilero, bere sare sozialetan argitara emandako postak jasotako aipamenak bilduko ditu, parte hartu duten erabiltzaile guztien izenekin batera. Izenok bildutakoan eta parte hartzaileak bazkideak direla eta baldintzak bete dituztela egiaztatutakoan (hileko galderari iruzkin batekin erantzun, kide ugariko familiakoak diren bi lagun aipatu eta traola idatzi+argitalpenean “atsegin dut” sakatu), zozketa egingo da.
Irabazlea hautatzeko, sortea2 plataforma erabiliko da. Bost pertsona/familia aukeratuko ditugu guztira, irabazleek erantzungo ez balute ere.
Irabazleei jakinarazpena
Hirukide opari bakoitzaren irabazlearekin harremanetan jarri, eta bai HIRUKIDEko bazkidea dela berretsi bai saria emateko modua zehaztuko du. Familiak bost egunetan erantzun ezean, oparia zozketan bigarren geratu denari emango zaio.
Irabazleei zozketa bakoitza egin eta gehienez hiru egunera jakinaraziko zaie, telefonoz deituz edo/eta whatsappa bidaliz.
Irudi-eskubideak
Zozketaren emaitza onartzeaz batera, familia irabazlea printzipioz irabazi duen saria agertzen de familia-argazkia bidaltzera konprometituko da, eta baimena emango dio Hirukideri bere irudia haren komunikazio-kanaletan zabaltzeko.
Traola
#HiruFan #HiruZale
https://hirukide.com/eu/bases-sorteo-seguidores-rrss/sin-categoria