Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroa, Salburuko parkera sartzeko ate nagusia da. Zentro dinamiko eta modernoa da, non bioaniztasunaren inguruan ideien eztabaida eta parte-hartzea sustatzen diren. Foro honetan, natur ondarearen berri emateko eta berau hedatzeko modu berriak ikertzen eta bilatzen dira.

Ataria plataforma bat da, bai hezeguneen gaineko komunikazio, hezkuntza eta kontzientziatze publikoarekin loturiko jarduerak egiteko, bai aisialdiaz gozatzeko eta entretenitzeko. Ikasleentzako jarduerez gain, proposamen ugari eskaintzen ditu publiko guztientzat: haurrentzako eta familientzako jolas-jarduerak, jarduera kontzeptualagoak, parkearen eta natur ondarearen kudeaketan herritarren parte-hartzea bultzatzeko jarduerak…

Helbidea: Pº de la Biosfera, 4

Negua ordutegia (urriaren 1etik apirilaren 30era):

Asteartetik ostiralera:
– Goizean: 11:00etatik 14:00etara.
– Arratsaldean: 16:00etatik 19:00etara.

Larunbata, igandea eta jaiegunak:
– Goizean: 11:00etatik 14:00etara.
– Arratsaldean: 16:00etatik 19:00etara.

Astelehenetan itxita (jaiegunetan salbu)

 

Udan ordutegia (maiatzaren 1etik irailaren 30era):

Asteartetik ostiralera:
– Goizean: 11:00etatik 14:00etara.
– Arratsaldean: 16:00etatik 20:00etara.

Larunbata, igandea eta jaiegunak:
– Goizean: 11:00etatik 14:00etara.
– Arratsaldean: 16:00etatik 20:00etara.

Astelehenetan itxita (jaiegunetan salbu)

 

Informazio gehiago:
www.vitoria-gasteiz.org/ataria
Tel.: 945 25 47 59

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/04/Salbur_Atar-1024x721.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/04/Salbur_Atar-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroa, Salburuko parkera sartzeko ate nagusia da. Zentro dinamiko eta modernoa da, non bioaniztasunaren inguruan ideien eztabaida eta parte-hartzea sustatzen diren. Foro honetan, natur ondarearen berri emateko eta berau hedatzeko modu berriak ikertzen eta bilatzen dira. Ataria plataforma bat da, bai hezeguneen gaineko komunikazio, hezkuntza eta kontzientziatze...