Artolazabal eta Hirukide familia ugarien elkarteak promozioaren politikak aztertu dituzte

Artolazabal eta Hirukide familia ugarien elkarteak promozioaren politikak aztertu dituzte

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua, Beatriz Artolazabalek, Hirukide familia ugarien elkarteko ordezkariak jaso ditu gaur goizean. Bertan, Hirukideren zuzendaria den Natalia Díez-Caballero familiak suspertzeko neurri ezberdinei buruz mintzatu da. Goizean ospatu den batzar honetan Gizarte Politiketako Sailburuordea, Lide Amilibia, Familia Politiken Zuzendaria, Ernesto Sainz, eta Hirukideren lehendakariordea, Pablo Jesús Larrabide ere izan dira.

Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da. Kide ugariko familiak biltzen ditu, hiru seme-alaba edo gehiago (edo bi, bietatiko bat elbarritua bada) dauzkatenak. Euskadin 23.300 familia ugari inguru daude, eta 8.000 Hirukideren kide dira. Beatriz Artolazabalek bideratzen duen Sailak familien promozioa eta suspertzea helburuen artean finkatu ditu.