
Arreoko aintzirako lur gaziak (Araba)
Gesaltza Añanak paraje zuri eta ikusgarria eskaintzen die bisitariei, terrazatan mailakaturiko ehunka larrainek osatua, zeinak iturburuetan disolbatutako gatza eskuratzeko balio duten.
Mendiaren beste aldean, Arreoko aintziratxoa edo Caicedoko aintzira izeneko aintzira sakon eta ilunean, ur horiek behin eta berriz bideratzen dira.
Gesaltzatik bertatik iristen da, pista batean zehar, eta errepidez ere erraz hel daiteke. Aintzira zirkularra da, lezka-mordo batek inguratua, eta, txikia badirudi ere, 11 hektareako azalera du.
Ibilbideari hasiera emateko, uretarantz eta iturburu gazietarantz joango gara, Gesaltzara daraman pistan zehar aurrera. 700 metroko igoera txikia da, non aintzira ezkerretara eta Arreoko etxeak eskuinetara utziko ditugun.
Iturburu gazia gertu dago, 100 bat metrora, galsoroekiko mugan. Iturria inguratzen duen lur-zerrenda zabalak, gatzak erreta dagoenak, nabarmentzen du. Gesalak emari eskasa du, eta zarakar zurixka uzten du.
Gero, bide beretik itzuliko gara autora. Ez da komeni aintzirara artadian behera jaistea, ertza malkartsua duelako eta oso pikoa delako.
Iraupena: 2 h
Distantzia: 3,5 km
Zailtasuna: txikia
Nola heldu:
– Bilbotik, AP-68, 6. irteera, Subilla. A-2622 Pobes, Viloria/Arreo bidegurutzea. Gero A-4318.
– Gasteiztik, A-1/A-2622 Nanclares Oka, Pobes, Viloria/Arreo bidegurutzea. Gero A-4318. Autobusa: 50. linea: Gasteiz–Bóveda.
Koordenatuak: 42°46′42″N 2°59′28″O