
Arnoko labirintoa
Arnoko labirintoa paraje karstikoa da, non, urak eta haizeak moldatuta, Arabako eta Euskadiko naturagune ikusgarrienetakoa dagoen. Natur aberastasun handiko tokia, Entzia mendilerroan, Opakua mendatetik gertu, familiarekin ibilbidea eginez Zalanportilloko arku ospetsua ezagutzeko aukera ematen du.
Ibilbidean zehar, ehun urtetik gorako pagoz eta forma berezi baino bereziagoa duten harriz osatutako basoez gozatu ahal izango duzue. Higadurak milioika urtean sorturiko paraje karstiko honetan, kareharrizko harkaitzez osatutako labirinto bat dago, eta harkaitz horien artean Zalanportilloko arkua nabarmentzen da.
Ibilbidea:
Ibilbidea Mezkiako Majadako aparkaleku parean hasten da, Alemanen Iturriko aparkalekutik metro batzuk aurrerago. Hango baso-pistan aurrera eginda, basoan sartu eta, 300 metro ibili ostean, Iturbeltz presara iritsiko zarete.
Zubia igarota, basoan sartuko zarete berriro; oraingoan, bide ondoko uraren hodi beltzei jarraitu beharko diezue, eskuineko desbideratzera heldu arte. Ibaiaren bide beretik doan bide zabala orbelak estalita dago erabat, horregatik da oso garrantzitsua ibili bitartean ikusiko dituzuen oinatzei eta mugarriei erreparatzea.
Paraje honetan, ez da erraza behar bezala orientatzea. Edonon, pagadi mugagabeek eta goroldioz estalitako harriek antzeko paisaia erakusten dute, baina ez kezkatu: bideari jarraituz gero, ez dago arazorik. 1,5 kilometro ibili, paisaia karstikoaz gozatuz, eta ezkerraldean harkaitz ugari (metro batetik gorakoak) ikusiko dituzue. Arnoko labirintoa da. Bidetik bertatik oso zaila da Zalanportilloko arkua ikustea, zuhaitz eta harkaitz artean ezin hobeto mimetizatuta dagoelako. Halere, parez pare izango duzue.
Har ezazue erreferentzia gisa apur bat aurrerago dagoen artzainen borda, bidearen ezkerraldean. Ikusten baduzue, arkua atzean utzi duzuen seinale. Labirintoa bordatik 50 metrora dago.
Lekua: Arnoko labirintoa, Entzia mendilerroa, Araba.
Ibilbide-mota: lineala.
Luzera: 6 kilometro.
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu, gutxi gorabehera.
Informazio gehiago: turismovasco.com/araba/que-ver-araba/laberinto-de-arno
https://hirukide.com/eu/arnoko-labirintoa/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/02/laberinto-de-arno-76131-xl.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/02/laberinto-de-arno-76131-xl-300x300.jpgFamilia aisialdia