
Gurasotasun-baimenen hedapena
Urrian, Euskadin, langileen aitatasun-bajak amatasun-bajekin parekatuko dira. Hala, sektore pribatuko langileek 16 asteko baja izango dute aurrerantzean; EAEko funtzionarioek, berriz, joan den irailaren 1etik, 18 aste dituzte, emakumezko funtzionarioek bezalaxe.
Kasu bietan, bajak besterenezinak dira, eta guraso biek aldi berean soilik goza ditzakete semea edo alaba jaio eta hurrengo lau asteetan. Hurrengoak ezin dira batera egin, eta semea edo alaba jaio eta aurreneko 12 hilabeteetan hartu behar dira.
Sektore pribatuko langileen kasuan, Estatuak egun zortzi asteko aitatasun-baimena besterik ez duenez onartuta –aurreikusita dago 2020an 12 astera eta 2021ean 16 astera hedatzea-, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Gizarte-segurantzak ordaintzen ez duen kostua. Hala, aitek zortzi asteko aitatasun-baja amaitutakoan, lan-eszedentzia boluntarioa eta % 100ean ordaindua eskatu ahal izango dute, zeina Lakuak laguntza gisa ordainduko dien.
https://hirukide.com/eu/ampliacion-de-los-permisos-de-paternidad/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2019/03/CD009029.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2019/03/CD009029-300x300.jpg