Jarduera nagusitzat itsasontzi historikoen eraikuntza hartuta, Albaola Itsas Kultur Faktoria espazio berritzailea da, itsasoarekin lotutako teknologia tradizionala berreskuratzeaz gain, dagokion balioa ematen diona.  Pasai San Pedron (Pasaia, Gipuzkoa) dago kokatuta. Jendeari irekita dago faktoria, eta dinamismoa, jardueren aniztasuna eta nazioarteko proiekzioa ditu ezaugarri nagusi.

Euskal Herriak itsasoarekin lotuta izan duen iragana ezagutarazi nahi du, eta honako atal hauek osatzen dute zentroaren unibertso sortzailea: nazioarteko ontzigintza tradizionaleko eskola, nabigazio-eskola, itsas modelismo-lantegia, ontzi-mutilaren txokoa, itsas antzokiko arte eszenikoen programazioa eta Auzolan boluntarioen taldea.

Esperientziaren bidetik jakintzaren bila doazen ezinezko nabigazio-bidaiak abiatzen dira Itsas Faktorian, Euskal Herriko Itsas Ondarea sendotuz horrela.

Lekua: Pasai San Pedro (Pasaia, Gipuzkoa)

Data:

  • Irekita asteartetik igandera; astelehenetan itxita (jaieguna ez bada). Itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6an, eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n.

Ordutegia:

  • Ekainaren 1etik irailaren 30era, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Urriaren 1etik maiatzaren 31ra, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
  • Aste Santuan, irekita 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Prezioa:

  • 5 euro familia ugarientzat, ikasleentzat, erromesentzat, langabeentzat, 65etik gorakoentzat eta 18:00etatik aurrera.
  • 7 euro sarrera arrunta.
  • Doan lagunduta doazen 6 urtetik beherako haurrentzat.

Informazio gehiago: http://www.albaola.com/es/site/informacion-practica

 

 

https://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/Albaola.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/07/Albaola-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Jarduera nagusitzat itsasontzi historikoen eraikuntza hartuta, Albaola Itsas Kultur Faktoria espazio berritzailea da, itsasoarekin lotutako teknologia tradizionala berreskuratzeaz gain, dagokion balioa ematen diona.  Pasai San Pedron (Pasaia, Gipuzkoa) dago kokatuta. Jendeari irekita dago faktoria, eta dinamismoa, jardueren aniztasuna eta nazioarteko proiekzioa ditu ezaugarri nagusi. Euskal Herriak itsasoarekin lotuta izan duen iragana...