
Rural Kutxarekin eta Guukekin akordioa
Hirukidetik lankidetza-hitzarmen batera iritsi gara Rural Kutxarekin eta Guukekin Hirukideko familia ugariei onura batzuk eskaintzeko. Abantaila horien artean, Rural Kutxaren produktuen baldintzetan lehentasuna eta Guuk-en zuntz zerbitzuan bi hilabeteko doakotasuna dira nabarmen. Onura hauetaz gozatzeko, bi erakundeen hauen bezero izan beharko da.
Dagoeneko Rural Kutxako bezero diren edo bezero berriak egiten diren Hirukideko bazkide guztiek, baldin eta banku-erakunde horren bidez GUUK zerbitzuak kontratatzen badituzte, bi hilabeteko doakotasuna jasoko dute konpainiaren pack konbergentearen fakturan, gehienez 42 € hilean izanez. Erakundeak berak abonatuko du diru hori, Hirukideko bazkide bakoitzak Rural Kutxan duen kontuan.
Rural Kutxako bezero izateko eta Guuk-eko zerbitzuak kontratatzeko, fisikoki bulegoren batera joan behar da zuzenean (kontsulta ezazu hemen zure bulego hurbilena) edo hemen adierazten ditugun kontaktuen bidez egin beharko da:
Gasteizen
Gazteiz hiribia, 19
945 154 045
oficina.0160@ruralkutxa.com
Donostian
Isabel II.aren etorbidea, 3
943458327
oficina.0146@ruralkutxa.com
Bilbon
Gordoniz kalea, 20
944985020
oficina.0223@ruralkutxa.com
Edonola ere, Rural Kutxako zure bulegorik hurbilenean informatu ahal izango zara.
Banketxeak, Euskadin 90 bulego dituenak, eskaintzen dituen beste onuren artean babesten dituen udalekuetan parte hartzeko aukera erraztuko die Hirukideko bazkideei, kanpamentu bakoitzeko matrikula osoaren gainean % 10eko deskontu esklusiboa eginda. Rural Kutxaren kanpamentuen artean, Sendaviva, Irrisarri Land, BKZ Aventura eta Clen College daude. Izena emateko epea apirileko lehenengo astean hasiko da, campamentosenmarcha.es atariaren bidez.
Era berean, finantzaketa-lerroak jarriko ditu gure eskura, 2.000 €-ra bitartekoak 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Horiek itzultzeko epea 24 hilabetera artekoa izango da, eta ez dute ez komisiorik ez gasturik izango. Gazteen beharrak asetzea izango dute xede, hala nola ekipamendu informatikoak, gidabaimena, ibilgailuak edo aisialdia. Hala ere, finantzaketa oro erakundearen arrisku-sailak onartu beharko du.
Rural Kutxa Banku-erakundeko bezero egiten direnak, 24 hilabetera arteko doako sortak izango dituzte kontuan, txartelean eta banku-transferentzietan. Halaber, 30 urtetik beherako guztiek guztiz doako programa bat izango dute erabilgarri; dena den, 18 eta 30 urte arteko gazteek banku digitala kontratatuta izan beharko dute, programa dohainik izan dezaten.
Azkenik, esteka honen bidez GUUK zerbitzuak kontratatzen dituzten familientzat (Rural Kutxaren bezero izan gabe) Hirukideri bere jarduera gauzatzen lagunduko diote konpainiak elkarteari egiten dion ekarpenari esker.
https://hirukide.com/eu/acuerdo-con-rural-kutxa-y-guuk/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/03/Firma-Guuk_logo-rural-kutxa-1024x706.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2022/03/Firma-Guuk_logo-rural-kutxa-300x300.jpgsin-categoria