EROSKI Kluben aurrezteko txartelak (2024)

EROSKI Kluben aurrezteko txartelak (2024)

Datozen egunotan, Hirukideren aldizkariaren 96. zenbakia jasoko duzue etxean, non EROSKI Kluben aurrezteko kanpaina topatuko duzuen, abantaila paregabeekin oraingoan ere! Guztira, hamahiru txartel EROSKI Euskadiko dendetan eta zazpi txartel EROSKI online dendan erabiltzeko. Trukagarriak Hipermerkatuetan, Center eta City Supermerkatuetan eta online Supermerkatuan. Ikusi baldintza osoak udako aldizkariari erantsitako txarteletan.

EROSKI dendetarako aurrezpen-txartelak

6 €-ko deskontuko 13 txartel 60 €-tik gorako erosketa bakoitzeko. Deskontuak tiket berean metatu ahal izango dira, betiere erosketaren zenbatekoa txartel bakoitzean eskatutako zenbatekoen batura baino handiagoa bada.

Euskadiko EROSKI Hipermerkatuetan eta bai EROSKI Center bai EROSKI City supermerkatuetan trukatu ahal izango dira, 2025ko urtarrilaren 31ra arte, betiere EROSKI club txartela eta Hirukidekoa aurkeztuta.

EROSKI online dendarako aurrezpen-txartelak

10 €-ko deskontuko 7 txartel 120 €-tik gorako erosketa bakoitzeko. Txartel bakoitza trukatzeko epea hilabetekoa da; 2024ko uztailetik 2025ko urtarrilera, hil bakoitzean bat egongo da. EROSKI online kanalean trukatu ahal izango dira, betiere EROSKI club txartelarekin identifikatuta.

Hirukideko familioi laguntzen diguten beste erakunde batzuen akordio eta deskontuak bezala, oso garrantzitsua da txartel hauek arduraz erabiltzea, jakinaren gainean pertsonalak eta besterenezinak direla.

Hirukidek eskerrak eman nahi dizkio, beste behin, EROSKI taldeari bere laguntzagatik, urte osoan abantaila esklusiboak eskainiz, lankidetzan arituz eta hiruhileko zozketak antolatuz ematen diguna ahaztu gabe.

realizadas5 1