Abantailak
- Aholkularitza eta informazio integral etengabea familia ugariekin lotutako laguntzei, eskubideei, abantailei, legeei eta abarri buruz. Hori guztia, telefono bidez, aurrez aurre edota aldizkari, webgune, newsletter, posta elektroniko edo sare sozialen bidez egiten da.
. - Prestakuntza-zerbitzuak, Hirukideko familientzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat gairi buruzko prestakuntza-biltzar eta konferentzien bidez; gizarte osoari irekitako jarduerak dira.
. - Aisialdiko jarduerak eta txangoak, urte osoan zehar antolatzen direnak: familiarteko festa, lehiaketak, zozketak eta aisialdiko txangoak, beste familia batzukin esperientziak partekatzeko.
. - Elkartasuna boluntario bezala zuen denbora eskaini nahi baduzue edo premia-egoera baduzue, elkartearekin harremanetan jar zaitezkete. Eta enplegua, haurren materiala, ibilgailu bat, etab. bilatzen edo eskaintzen badituzue, familia bazkideen arteko ESKARI-ESKAINTZA zerbitzua dugu.
. - Doako bizi-segurua edozein gurasoren heriotzagatik edo ezintasun iraunkor absolutuagatik.
. - Deskontu pribatuak: eskaintzen ditugun zerbitzu guztiez gain,hainbat deskontuz gozatu ahal izango duzu enpresa pribatuekin lortutako 1.200 akordio baino gehiagoren bitartez.