
Urriak 21. Hirukideren 8. Kongresua
Urriak 21, larunbata. Kursaal Jauregia. Donostia.
Maiatzaren 1ean, gure 8. Kongresuan izena emateko epea hasiko da. “Familia eta balioak sarean” lelopean, hainbat adituk azalduko digute nola hobetu gure familiaren eta seme-alaben segurtasuna Interneten eta nola eman prestakuntza egokia seme-alabei teknologia berriak zuzen eta zuhurtziaz erabil ditzaten.
FAMILIA ETA BALIOAK SAREAN
Zuhurtzia, zintzotasuna, segurtasuna, errespetua, elkartasuna, erantzukizuna, intimitatea… haurtzaroan erakutsi eta nerabezaroan sustatu behar dira.
Internet eta sare sozialak informazio- eta komunikazio-tresna apartak dira, baina badituzte arriskuak eta gatazkak haur eta gazteentzat. Haien segurtasuna gure erantzukizuna da, bai eta prestakuntza egokia jaso dezaten ere teknologia berriak zuzen eta zuhurtziaz erabil ditzaten. Gaian adituek hori nola lortu azalduko digute, bai eta nola hobetu ere gure familien segurtasuna sarean.
Gure 8. Kongresuan, egitarau zabala izango dugu bai helduentzat, bai haurrentzat (0-14 urte). Edizio honetan, berariazko egitaraua prestatuko dugu 10 eta 14 urte bitarteko umeentzat: robotika- eta mugendo-taillerak, osasungarriak, solasaldiak Ertzaintzako adituekin… Txikienek ere jarduerez eta jolasez gozatu ahal izango dute, adinaren arabera antolatuta.
IZENA EMATEKO EPEA: maiatzaren 1etik urriaren 10era. Leku-kopuru mugatua.
Informazio guztia eta izen-ematea HEMEN
https://hirukide.com/eu/8o-congreso-vasco-de-familias-numerosas-2/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/04/Imagen_cartel_Def-1024x599.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/04/Imagen_cartel_Def-300x300.jpgEkintzak eta Zerbitzuak