
Ekoetxea Urdaibai
Urdaibaiko lurraldea, 1984an UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen eta bost urte geroago Eusko Jaurlaritzak 5/1989 Babes eta Lurralde Antolamendu Legea onartu zuen bertako ekosistema multzoa babestu eta berreskurapena sustatu nahian, bere natura, zientzia eta ingurumen hezkuntzaren garrantzia dela eta. Honekin, ekonomia- eta gizarte garapenarekin bateratuta natura- eta kultura-balioak kontserbatuko dituen lurralde garapen eredua ezarri nahi da.
Abuztu honetan, jardueren agenda oparoa izango da, baina hauek nabarmen daitezke:
Abuztuak 3, larunbata 09:00-12:00.
ITSAS HEGAZTIEN BEHAKETA MATXITXAKOKO BEHATOKITIK.
(ugaztun itsastarren behaketa sarea) proiektuaren baitan eta Lurgaia fundazioaren eskutik, etor zaitez gure kostaldeko fauna ezagutzera.
– Adina: 12 urtetik aurrera.
– Tarifa: Doan.
– Abiapuntua: Matxitxako behatokiko parkinga.
Abuztuak 10, larunbata 16:45-18:00.
KOSTALDEA ITSASONTZIZ. GAZTELUGATXE. Irteera itsasontziz Bermeoko portutik Gaztelugatxeko Donienera, kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko.
– Adin guztiei zuzendua.
– Tarifa orokorra: 12€; tarifa murriztua 4tik 12 urtera: 7€; 4 urtetik behera doan.
Abuztuak 17, larunbata18:00-19:00.
TXIMELETEN OASIA.
Tximeletan oasia zaindu, egokitu, eta tximeletak identifikatzeko tailerra.
– Adin guztiei zuzendua.
– Tarifa: Doan
Abuztuak 24, larunbata 11:00-17:00.
FAMILIENTZAKO ORIENTAZIO MARTXA.
Ibilbidea non partaideek Urdaibaiko Biosfera Erresebaren inguruko informazioa duten puntu batzuk aurkitu beharko dituzten mapa baten laguntzarekin.
– Adin guztiei zuzenduta.
– Tarifa: Doan. Abiapuntua: Ekoetxea Urdaibai.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan: https://bit.ly/2M8PE1Q
https://hirukide.com/eu/16831-2/https://hirukide.com/wp-content/uploads/2019/07/EKOETX-1024x652.jpghttps://hirukide.com/wp-content/uploads/2019/07/EKOETX-300x300.jpgFamilia aisialdia