Espezialistek “erremontearen katedral” gisa jotako pilotalekua da, “Euskal Herriko kirolaren tenpluetako bat”.

Familia-giroan gozatzeko esperientzia da: haurrek kirola hurbiletik sentitu ahal izango dute, pilotalekua eta bere historia ezagutzeko aukera izango dute, nola jokatzen den… Euskal pilotaren joko ikusgarrienaren zestak eta pilotak eskuz nola egiten diren ikusteko aukera ere izango da.

Pilotari profesional batek azalduko dizue nola erabiltzen den zesta, eta erakustaldia egingo du, pilotak hartzen duen abiadura ikusi ahal izateko. Zestak eta pilotak eskuz egiteko moduari buruzko azalpen laburra ez ezik, bitartekari bidezko apustu-sistema tradizionalaren berri ere emango dizuete, baita xisteraren sekretuak azaldu ere, kantxara jaisteko gero, jokatzera. Horien ondoren, pilota profesionalaren jaialdiaz gozatu ahal izango duzue.

Lekua: Galarreta  Jai Alai pilotalekua. Jauregi Bailara, z/g. Hernani (Gipuzkoa)

Ordutegia: ostegun eta larunbatetan, 15:15etik 16:15era (gero jokatzen dira partidak, 16:00etatik 20:00ak bitartean, gutxi gorabehera).

Prezioa: helduak, 30 euro (bisita gidatua eta partidak barne). 18 eta 24 urte bitarteko gazteak, 15 euro. 18 urtetik beherakoak, doan.

Helbidea, informazio gehiago eta erreserbak: https://www.galarreta-jaialai.com/servicios/visitas.php

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/galarreta.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/galarreta-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Espezialistek “erremontearen katedral” gisa jotako pilotalekua da, “Euskal Herriko kirolaren tenpluetako bat”. Familia-giroan gozatzeko esperientzia da: haurrek kirola hurbiletik sentitu ahal izango dute, pilotalekua eta bere historia ezagutzeko aukera izango dute, nola jokatzen den... Euskal pilotaren joko ikusgarrienaren zestak eta pilotak eskuz nola egiten diren ikusteko aukera ere izango...