.

  • Aholkularitza eta informazio osoa kide ugariko familia izaerarekin loturiko laguntza, eskubide edo abantailen eta abarren inguruko zalantza guztiak argitzeko.
    .
  • Informazio bidalketa gure hileroko newsletter eta hiruhileko aldizkariaren bidez eta, ohikotasunez, elkartearen web-gunearen eta Facebookeko kontuaren bidez.
    .
  • Jardueren antolaketa urte osoan: jardunaldi ludikoak, lehiaketak, zozketak eta aisialdiko hainbat txango beste familia batzuekin esperientziak partekatzeko.
    .
  • Batzar eta prestakuntza-zikloen bidezko prestakuntza-zerbitzuak, intereseko gaien ingurukoak (gurasotasun positiboa, zergak, hezkuntza, etab.).
    .
  • Eskaria-eskaintza” zerbitzua kide ugariko familien artean; horren bidez, lana bilatu edo eskain daiteke, hala nola haurrentzako materiala, ibilgailuak, etxebizitzak…
    .
  • Elkartasuna. Araban eta Gipuzkoan, hala behar duten familiei Elikagaien Bankuko jangaiak banatzen dituzten hainbat elkarte edo erakunderekiko harremana erraztuko diegu.
    .
  • Deskontu-plana: Hirukidek 650 akordio baino gehiago lortu ditu enpresa pribatuekin; horien arabera, prezio edo baldintza bereziak eskaintzen dizkiete kide ugariko familiei hainbat sektoretan (elikadura, hezkuntza, erregaiak, arropa, aisialdia, osasuna, ostalaritza…).

Liburuxka ikustea