Bilboko Arte Ederren Museoak 20 sarrera eman dizkigu dohainik Hirukideko familien artean zozkatzeko. Sarrerak maiatzaren 15era arte izango dira baliodunak, egun horretan bukatuko baita inauguratu berri duten Renoirren aldi baterako erakusketa interesgarri baino interesgarriagoa.

Kontuan hartuta 12 urtetik beherakoentzako sarrera doakoa dela, sarrerak 2ko sortatan zozkatuko ditugu. Parte hartzeko, e-posta bidali behar diguzue concurso@hirukide.com helbidera, Kide Ugariko Familien 8. Euskal Kongresua noiz eta non egingo dugun adierazita.

Zozketa martxoaren 13an egingo dugu, idazten diguzuen familien artean, eta saridunei Facebookeko gure orriaren bidez jakinaraziko diegu, bertan argitaratuko baititugu emaitzak.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/02/bell_art_reno2-1024x658.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/02/bell_art_reno2-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Bilboko Arte Ederren Museoak 20 sarrera eman dizkigu dohainik Hirukideko familien artean zozkatzeko. Sarrerak maiatzaren 15era arte izango dira baliodunak, egun horretan bukatuko baita inauguratu berri duten Renoirren aldi baterako erakusketa interesgarri baino interesgarriagoa. Kontuan hartuta 12 urtetik beherakoentzako sarrera doakoa dela, sarrerak 2ko sortatan zozkatuko ditugu. Parte hartzeko, e-posta...