Gasteizko Udalarekin dugun akordioari jarraiki, bost sarrerako hiru sorta ditugu Principal Antzokian egingo den martxoko Teatroa Familiartean saio bakoitzerako.

Aurrekoetan bezala, familia bazkideen artean zozkatuko ditugu sarrerak.

Gasteizko zozketan parte hartzeko, mezu elektronikoa bidali behar diguzue helbide honetara: concurso@hirukide.com; bertan, esan beharko diguzue zer zozkatuko den “Familia, bazkidetu beste familia bat” kanpainan parte hartzen duten familien artean. Horrekin batera, adierazi zuen deiturak, harremanetarako telefono-zenbaki bat eta zuen elkarteko kide-zenbakia (txarteleko bigarren zenbaki-segida).

Mezua helarazten diguzuen familien artean, zozketa egingo dugu otsailaren 20an. Saria egokitu zaienei jakinarazteaz gain, Facebookeko gure orrialdean ere argitaratuko dugu.

  • Zapatila gorridun mutikoa (Ados teatroa), martxoaren 4an, 18:00etan.
  • Ulisesen bidaiak (Teatro Gorakada), martxoaren 18an, 18:00etan.
  • Hau Banda hau! (Banda Municipal de Música) martxoaren 25an, 18:00etan.
http://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/teatr_vit.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/teatr_vit-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Gasteizko Udalarekin dugun akordioari jarraiki, bost sarrerako hiru sorta ditugu Principal Antzokian egingo den martxoko Teatroa Familiartean saio bakoitzerako. Aurrekoetan bezala, familia bazkideen artean zozkatuko ditugu sarrerak. Gasteizko zozketan parte hartzeko, mezu elektronikoa bidali behar diguzue helbide honetara: concurso@hirukide.com; bertan, esan beharko diguzue zer zozkatuko den “Familia, bazkidetu beste familia bat”...