Pasa den ekainaren 18an, gure Familiarteko Jardunaldia ospatu genuen, Saguesko zabalgunean, eta ehunka familia hurbildu zitzaizkigun egun osoan. Zurriolako hondartza paregabean, egun zoragarria igaro genuen, eta helduek zein umeek askotariko jolas, jarduera, tailer eta ikuskizunez gozatu zuten.

ARGAZKI ERREPORTAJERAKO ESTEKA

Aurten, tailerrak iza n dira Familiarteko Jardunaldiko protagonistak. Goizean, Musika Naiz familiarteko musika-tailerra egin genuen, zeinetan txikienek hainbat musika-tresna jotzen ikasi zuten, beren abesti gogokoenak abestuz.

Egun osoan, Hiditec-en robotika-tailerrak haur asko eta asko erakarri zituen, eta robotekin eta robotika-jolasekin jolastu ziren. Dentieder-en tailerrean, hortzak ondo garbitzen ikasi zuten, oso modu praktiko eta didaktikoan, Txakur Patruilako Chaserekin batera. Beti bezala, eskulan-tailerra eta makillaje eta azazkalak margotzeko tailerra haurrez gainezka egon ziren.

Baina ez ziren tailerrak bakarrik egon… Jumpingak, ohe elastikoek, Kaikuren punteria-jolasek, trebetasun-jolasek, haurrentzako trenak, ludotekak, BM-ren eta Naturgas-en puzgarriek ere, besteak beste, primeran pasatzeko aukera eman zuten. Horrez gain, aldi berean, tonbolak eta Hirukideren tabernak poza eta mokaduak banatu zituzten. Amaitzeko, Dantza Saltsa ikuskizuna izan genuen, non txikienak ordubetez baino gehiagoz dantzatu ziren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu enpresei, erakundeei eta instituzioei laguntza, lankidetza eta babesa eman izanagatik, haiei esker egin ahal izan dugu-eta

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/06/IMG_0303-1024x683.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/06/IMG_0303-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Pasa den ekainaren 18an, gure Familiarteko Jardunaldia ospatu genuen, Saguesko zabalgunean, eta ehunka familia hurbildu zitzaizkigun egun osoan. Zurriolako hondartza paregabean, egun zoragarria igaro genuen, eta helduek zein umeek askotariko jolas, jarduera, tailer eta ikuskizunez gozatu zuten. ARGAZKI ERREPORTAJERAKO ESTEKA Aurten, tailerrak iza n dira Familiarteko Jardunaldiko protagonistak. Goizean, Musika Naiz...