Txokolatea, mendi-ibiliak eta paintballa. 

Mendaro eta ingurumarietara egingo dugu Hirukideren hurrengo familiarteko txangoa. Bertan, nagusi zein gazteentzako plan biribilaz gozatuko dugu.

Goizez Mendaroko Saint Gerons txokolate-fabrika bisitatuko dugu, eta, ondoren, inguruetatik mendi-ibiliak egingo ditugu.

Eguerdian, Lasturren bazkalduko dugu. Hantxe, abentura-gune bat, jatetxe bat eta frontoi bat daude,  baita janaria etxetik eraman nahi duten familientzako piknik-eremu bat ere.

Bazkalostean, nahi duenak bi aukera izango ditu: Paintaballean jokatu ala talo-tailerra egin eta errota bisitatu.

EGITARAUA, ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK:

Goizez

  • 11:30ean. Bisita Mendaroko Saint Gerons Txokolate Fabrikara (20 minutuko iraupena). Gunean aldi berean lagun-kopuru jakin bat sar daitekeenez, bisita-txandak antolatuko dira.
  • 12:00etan. “Kilimon Harana” mendi-ibilietarako ibilbidea (7 bat kilometro, ordu eta laurden). Bailara eder eta babesgabea da..
  • 13:30ean. Bazkaria: Lastur Taberna Jatetxea (San Nikolas plaza 5. Lastur).

Umeentzako menua: 12 € (makarroiak, oilasko errea, postrea eta ura).

Helduentzako menua: 15 € (entsalada mistoa, oilasko errea, postrea eta edaria (ura, ardoa edo sagardoa).
(Prezio biek ez dute barne hartzen ez freskagarririk ez kaferik).

– Ogitartekoa + edaria: 7 €.

– Etxetik ekarritako janaria: piknik-eremua dago jatetxearen ondoan.

 

Arratsaldez

  • 15:30etik-17:00etara. Talo-tailerra + Errotako bisitaldia (gurasoek zein seme-alabek har dezakete parte. Iraupena: 90 minutu). Prezioa: 5 € laguneko.
  • 15:30etik-17:30era. Paintball Denbaventura Jarduera. Lastur Behea auzoa 8 (iraupena: 2 ordu). Prezioa: 14 € laguneko (buzoa barne). Parte hartzeko gutxieneko adina: 8-9 urte.

Joateko asmoa baduzue, hirukide@hirukide.com helbidera idatz diezagukezue. Familiaren deiturak, parte-hartzaile kopurua, egin nahi duzuen/dituzuen ekintza/k eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi behar dizkiguzue. Animatu, pertsona-kopurua mugatua da eta!

 

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/Salida_mendaro.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/Salida_mendaro-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Txokolatea, mendi-ibiliak eta paintballa.  Mendaro eta ingurumarietara egingo dugu Hirukideren hurrengo familiarteko txangoa. Bertan, nagusi zein gazteentzako plan biribilaz gozatuko dugu. Goizez Mendaroko Saint Gerons txokolate-fabrika bisitatuko dugu, eta, ondoren, inguruetatik mendi-ibiliak egingo ditugu. Eguerdian, Lasturren bazkalduko dugu. Hantxe, abentura-gune bat, jatetxe bat eta frontoi bat daude,  baita janaria etxetik eraman nahi...