Datorren apirilaren 9an, igandean, urteko lehen familiarteko txangoa egingo dugu. Urederra ibaiaren sorburuko erreserba naturalera eta Basabere baserri-eskolara joango gara, Nafarroan.

Urbasa eta Andiako Parke Natural barruan, sorburua Nafarroako paraje ikusgarrienetako bat da. Hango osin ugarien urdin turkesaz gain, eremu natural hau betetzen duen flora eta fauna anitza nabarmendu behar da: pagoak, haritzak, zumarrak, astigarrak, haginak, hurritzak, beste landare-espezie batzuen artean, eta putreak, sai zuriak, miruak, mirotzak edo beleak, animalien erresumako protagonistak.

Ibilbidea, baliza bidez seinaleztatua, Bakedano herriaren sarrerako aparkalekuan hasten da. Zailtasun gutxiko eta 5,3 kilometroko (joan-etorria) bidexka batek ibaiaren ibilguari jarraitzen dio, kontrako norabidean, eta sorburu ederrean bukatzen da.

Bukatutakoan, eguerdian, Basabere baserri-eskolara joango gara bazkaltzera eta arratsaldea igarotzera. Bertako instalazioak bisitatzeaz gain, haurrek tailer bat egiteko edo abentura-zirkuitu txiki bat eta elkarrekin jolasteko aukera izango dute. Nahi duten familiek etxetik eraman dezakete bazkaria, hango jantokian bertan jateko, edo bestela jatetxean bazkaldu.

*Txoripan tailerra eta abentura-zirkuituko jarduera egin ahal izateko, gutxieneko pertsona-kopuru batek eman behar du izena, eta, eguraldiaren arabera, abentura-zirkuitua bertan behera gera liteke; kasu horretan, guztiek egingo lukete Txoripan tailerra.


Programa:

10:30: Bakedanoko harrera-gunean geratuko gara (aparkalekua: 4,5 € ibilgailuko).

10:30-13:30: ibilbidea ibai ondoan Iturbururaino (5,3 km joan-etorria); denbora izango da hamaiketakoa egiteko eta pasieraz gozatzeko.

* Gomendatzen dizuegu jaioberriak eramateko motxila ekartzea (ezin da joan gurpil-aulkiarekin eta aulkitxoekin).

14:00: Basaberera iritsiko gara.

14:00-16:30: Umeentzako bazk aria eta txoripan tailerra edo abentura-zirkuitu.

    Helduentzako bazkaria eta bazkalostea.

   Etxetik bazkaria ekartzen dutenak, Bakedanoko merenderoan bazkalduko dugu eta eguraldi txarra izatekotan Irantzuko monasterion bazkalduko dugu.

16:30-17:45: Bisita gidatua Basabere baserri-eskolara.

18:00: Agurra.

Prezioak:

Bazkaria barne:

Aparkalekua: 4,5 €

Helduak: 22 €

Haurrak: 15 € (sarrera + bazkara + bisita gidatua + tailerra edo abentura-zirkuitu)

Menua

Helduak: entsalada mistoa + babarrun gorriak eta sakramentuak + oilaskoa egur-labean erreta + postrea + kafea.

Haurrak: pasta + bularkiak eta patata frijituak + postrea.

Bazkaririk gabe:

Prezioa familia osoarentzat: 35 € (sarrera + bisita gidatua + tailerra abentura-zirkuitu).

 

Izen-ematea:

Izena emateko epea: apirilaren 5era arte (barne) Edukiera mugatua.

Izena emateko, nahitaez bidali behar diguzue e-postaz hirukide@hirukide.com helbidera edo deitu 945 25 36 02 hurrengo datuak esanez:

– Familiaren abizenak edo Hirukideko txartelaren 2. Seriea.

– Zenbat heldu eta ume etorriko zareten.

– Zein jarduera egin nahi duzuen (Txoripan tailerra edo abentura-zirkuitua).

-Bazkaria erreserbatzekotan, familiako norbaitek intolerantzia-motaren bat duen, kontuan izan dezagun.

*Adibidez: Etxebarri Gómez familia, 2 heldu, 3 haur (2 txoripan,1   abentura).

Ondoren, sartu dirua kontu honetan:

Laboral Kutxa ES39 3035 0012 72 0120102541

Kontzeptuan, adierazi bazkide-zenbakia (Hirukideko txartelaren 2. seriea edo, bestela, familiaren abizenak).

 

Informazio gehiago:

hirukide@hirukide.com o 945 25 36 02.

 

Bakedanoko non: hemen

Basabere baserri-eskola non: hemen

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/02/Nac_uredrr.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/02/Nac_uredrr-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Datorren apirilaren 9an, igandean, urteko lehen familiarteko txangoa egingo dugu. Urederra ibaiaren sorburuko erreserba naturalera eta Basabere baserri-eskolara joango gara, Nafarroan. Urbasa eta Andiako Parke Natural barruan, sorburua Nafarroako paraje ikusgarrienetako bat da. Hango osin ugarien urdin turkesaz gain, eremu natural hau betetzen duen flora eta fauna anitza nabarmendu behar...