1. Nortzuk gara?
  2. Helburuak
  3. Gure Lorpenak
  4. Abantailak

Nortzuk gara?

Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da. Kide ugariko familiak gara hiru seme-alaba edo gehiago (edo bi, bietatiko bat elbarritua bada) dauzkagunok, eta Euskadin 24.600 familia inguru gara.

Sinetsita gaude batasunetik indarra sortzen dela, eta indarra da kide ugariko familiek behar duguna gurea ahotsa entzunarazteko eta gure eskubideak errespetarazteko. Hirukide 1999an sortu zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarteak (Ausarki, Lasterbide eta Liluraldi elkarteak, hurrenez hurren) batzearen ondorioz, eta helburu dauka kolektibo honen eskubideak defendatzea politika, instituzio, gizarte, komunikabide, enpresa eta bizitzaren arlo guztietan. Egun Gasteizen egoitza daukan Federazioak 8.000 bazkide (familia), hots, 44.000 lagun inguru ditu.

logomarca

Helburuak

  • Zerga politika bidezkoagoa lortzea, seme-alaba gehien dauzkaten eta ondorioz gizarteari ekarpen handiagoa egiten dioten familiak era zuzenean tratatuak izan daitezen.
  • Arlo desberdinetan dauden diru-laguntzek diru-sarreren gehikortasuna edukitako seme-alaben kopuruaren arabera kontuan har dezaten lortzea.
  • Bazkideentzako hitzarmen zuzen eta berariazko beherapen gehiago lortzea.
  • Gizarte eragile desberdinak ados jartzea lanaldia eta familia bizitza adiskidetzeari begira.
  • Iritzi publikoa familien eta kide ugariko familien oinarrizko paperaren inguruan sentikortzea.

Gure Lorpenak

  • Hirukide kide ugariko familien elkarte bozeramaile bilakatu da instituzioen aurrean. Eusko Jaurlaritzarekiko bilerak ohikoak dira, Administrazioak funtsezko eragiletzat hartzen baikaitu bai kide ugariko familiei, bai familia kontuei dagozkienez.
  • Foru Aldundien aurrean Hirukideren jarduerek ekarri dute PFEZn kide ugariko familientzat abantailak ezartzea.
  • Euskadiko ehun Udal baino gehiago kide ugariko familien errealitateaz kontzientziatu dira, eta honek Udal Zerga, Tasa eta Prezio Publikoetan hobariak ekarri ditu.
  • Kide Ugariko Familientzako Gida bat argitaratzea, bertan abantaila publikoak zein enpresa pribatuen beherapenak jasotzen dira.
  • Hainbat sektoretan (elikadura, telekomunikazioak, automobila, osasuna, hezkuntza, aisialdia,…) abantailazko hitzarmenak sinatu ditugu. Aliantza hauek Hirukideko bazkideek baliatu ditzaketen beherapenen bidez gauzatzen dira.
Sektore Gutxieneko Gehieneko
Elikadura 5% 20%
Aholkularitza 10% 20%
Automobilak 5% 32&
Erregaiak 2% 3%
Hezkuntza 10% 25%
Liburudendak 5% 20%
Ostalaritza 10% 20%
Jostailu-dendak 5% 10%
Aisialdia 5% 50%
Osasuna 5% 20%
Aseguruak 10% 50%
Etxe-Zerbitzua 10% 20%
Ehungintza-oinetakoak 10% 20%
Besteak 5% 25%

Abantailak

  • Seme-alabak dauzkaten familiek eta bereziki kide ugariko familiek dauzkaten laguntza, abantaila eta eskubideei buruzko aholkularitza eta informazio osoa eta pertsonalizatua.
  • Kide ugariko familiei eragiten dieten kexa, erreklamazio eta abarretarako lege aholkularitza pertsonalizatua.
  • Hirukidek hainbat enpresarekin sinatutako hitzarmenei esker gure bazkideentzako onura bereziak eta beherapenak.
    • Telefonia (% 10era arteko beherapena).
    • Elikadura (% 5-10eko beherapena).
    • Automobilak (% 15era arteko beherapena).
    • Aseguru medikoak, finantza produktuak, eta abar.
    • Zinema, bidaiak,… (% 15eko beherapena).
  • Hirukideren hiruhilabetekariaren doako harpidetza, tirada 15.000 aletik gorakoa da.
  • Elkartearen jardueretan (biltzarrak, jardunaldiak, jai familiarrak,…) doako parte-hartzea, “soilik” bazkideentzako lehiaketa eta zozketetan parte hartzeaz gain.
  • Premia gehien dauzkaten familientzako zerbitzu eta kanpaina solidarioen (elikagai-bankua, jostailu-bankua,…) antolaketa.