Apirilaren 27an, ostegunean, Zarautzera joango gara erakundea aurkeztera. Aurkezpen-ekitaldia 18:00etan izango da, Gaztelekuan. Herriko kide ugariko familia zareten guztion zain izango gara.

Beste udalerri batzuetara egindako bisitetan jakinarazi badizkizuegu ere, hauek dira bilera horien helburuak:

  • Aurrez aurre ezagutzea elkarteko kide zareten kide ugariko familiak, eta baita oraindik bazkide ez diren beste kide ugariko familia batzuk ere (duela gutxi bihurtu direlako kide ugariko familia edo laster bihurtuko direlako, edota elkartea ezagutzen ez dutelako).
  • Herri mailan dituzuen eskariak, kezkak eta iradokizunak ezagutzea (deskontuak egin diezazkiguketen dendak edo ikastetxeak, faltan sumatzen dituzuen hobari edo udal-laguntzak etab.)
  • Hirukide elkartekook zer egiten dugun, zer zerbitzu eta jarduera eskaintzen ditugun eta bazkide izanda zer-nolako abantailak dituzuen zehaztea.
  • Gure kolektiboan azken hiru hilabeteetan izan ditugun berri nagusi eta garrantzitsuenak zuei azaltzea.

Beraz, ekitaldian parte hartzera animatzen zaituztegu, eta bazkide ez diren kide ugariko familiei gonbita luzatzera, elkartea bertatik bertara ezagut dezaten; berdin da zarauztarrak diren, edota inguruko udalerri batekoak. Gainera, bertaratzen zareten familia guztiok gure Hirubag poltsa jasoko duzue opari.

AURKEZPENA ZARAUTZEN

EGUNA: osteguna, apirilak 27
ORDUA: 18:00etatik 19:30era
LEKUA: Gaztelekua (Zigordia, 34)

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/04/presentac_familias-1024x661.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/04/presentac_familias-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Apirilaren 27an, ostegunean, Zarautzera joango gara erakundea aurkeztera. Aurkezpen-ekitaldia 18:00etan izango da, Gaztelekuan. Herriko kide ugariko familia zareten guztion zain izango gara. Beste udalerri batzuetara egindako bisitetan jakinarazi badizkizuegu ere, hauek dira bilera horien helburuak: Aurrez aurre ezagutzea elkarteko kide zareten kide ugariko familiak, eta baita oraindik bazkide ez diren...