Datorren maiatzaren 25ean, Donostiara joango gara elkartea aurkeztera. 19:00etan izango da, Txuri Urdin eraikineko Gaztegunean; udalerriko kide ugariko familia guztiok zain izango gaituzue.

Beste herri batzuetara egindako bisitetan esan bezala, hauek dira bilera hauen elburua:

  • Aurrez aurre ezagutzea elkarte honetako kide zareten familia ugariak, hala nola oraindik bazkidetu ez diren beste batzuk (berriak direlako edo izango direlako, edo ezagutzen ez gaituztelako).
  • Zuen herri-mailako eskari, kezka eta iradokizunen berri izatea (deskontuak egin diezazkiguketen denda edo hezkuntza-zentroak, faltan sumatzen dituzuen hobari edo udal-laguntzak, etab.)
  • Hirukidetik zer egiten dugun zehaztea, hau da, zein jarduera eta zerbitzu eskaintzen ditugun eta, bazkide zareten heinean, zein abantaila dituzuen.
  • Zuen udalerrian gure aurretiko preskriptore onenak izatea.

Horrenbestez, etor zaitezte eta gonbidatu bazkide ez diren kide ugariko beste familia batzuk, bertatik bertara ezagut dezaten elkartea, izan Donostiakoak edo izan gertuko herriren batekoak. Horrez gain, etortzen zareten familia guztiok gure Hirubag poltsa bat jasoko duzue opari.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/04/1Present_dons.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/04/1Present_dons-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Datorren maiatzaren 25ean, Donostiara joango gara elkartea aurkeztera. 19:00etan izango da, Txuri Urdin eraikineko Gaztegunean; udalerriko kide ugariko familia guztiok zain izango gaituzue. Beste herri batzuetara egindako bisitetan esan bezala, hauek dira bilera hauen elburua: Aurrez aurre ezagutzea elkarte honetako kide zareten familia ugariak, hala nola oraindik bazkidetu ez diren...