Otsailaren 16an, osteguna, Amurriora joango gara (Araba), non bilduko garen bai Udaleko arduradunekin, bai hango kide ugariko familiekin. Ekitaldia kultur etxean egingo da (Landako kalean, 8), gertuko giroan, kezkak edo gure gobernarientzako eskakizunak partekatu eta komentatu ahal izateko denon artean.

Aldizkariaren edo Newsletterren bidez jakingo duzuenez, 2017 urte honetan jarraituko dugu EAEko zenbait udalerri bisitatzen. Helburuak, hauexek:

• Aurrez aurre ezagutzea elkarte honetako kide zareten familia ugariak, hala nola oraindik bazkidetu ez diren beste batzuk (berriak direlako edo izango direlako, edo ezagutzen ez gaituztelako).
• Zuen herri-mailako eskari, kezka eta iradokizunen berri izatea (deskontuak egin diezazkiguketen denda edo hezkuntza-zentroak, faltan sumatzen dituzuen hobari edo udal-laguntzak, etab.)
• Hirukidetik zer egiten dugun zehaztea, hau da, zein jarduera eta zerbitzu eskaintzen ditugun eta, bazkide zareten heinean, zein abantaila dituzuen.
• Zuen udalerrian gure aurretiko preskriptore onenak izatea.

Beraz, animatu eta etorri, eta gonbidatu bazkide ez diren kide ugariko beste familia batzuk, elkartea bertatik bertara ezagut dezaten. Gainera, Hirukideren opari bat jasoko duzue bertaratzen zaretenok.

AMURRIO
EGUNA: Otsailak 16, Osteguna
ORDUA: 18:00-19:30
TOKIA: Kultur Etxea (Landako, 8).

(Edozein zalantza edo iradokizun edukiz gero, e-postaz hirukide@hirukide.com edo 945 25 36 02 telefono-zenbakira deituta helaraz diezagukezue).

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/01/amurr1.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/01/amurr1-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Otsailaren 16an, osteguna, Amurriora joango gara (Araba), non bilduko garen bai Udaleko arduradunekin, bai hango kide ugariko familiekin. Ekitaldia kultur etxean egingo da (Landako kalean, 8), gertuko giroan, kezkak edo gure gobernarientzako eskakizunak partekatu eta komentatu ahal izateko denon artean. Aldizkariaren edo Newsletterren bidez jakingo duzuenez, 2017 urte honetan jarraituko...