Uribarri Ganboako urtegia inguru ezin hobea da eguna kayakean igarotzeko, eta, urtegiaren ertz ezezagunenetako batean atseden hartuz, piknik batez gozatzeko.

Jarduerak honako hauek hartzen ditu barne: kayakaren alokairua, prestakuntza-saioa, materialak, bakoitzarentzako piknika (Idiazabal gazta pintxoa, tortilla-ogitartekoa edo urdaiazpiko, solomo edo saltxitxoi iberikoen ogitartekoa), freskagarri bat, eta ibilbide gomendatuak. Esperientzia honetarako, bi laguneko taldea behar da gutxienez.

Ordutegia: maiatzetik irailera (aurrez hitzordua hartuta)
Prezioa:16 euro pertsonako
Helbidea: Landa, Arratzua-Ubarrundia (Araba)
Informazio gehiago: 607 83 23 30 /oscar@murguiabordercollie.com

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/08/picnkayakk.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/08/picnkayakk-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Uribarri Ganboako urtegia inguru ezin hobea da eguna kayakean igarotzeko, eta, urtegiaren ertz ezezagunenetako batean atseden hartuz, piknik batez gozatzeko. Jarduerak honako hauek hartzen ditu barne: kayakaren alokairua, prestakuntza-saioa, materialak, bakoitzarentzako piknika (Idiazabal gazta pintxoa, tortilla-ogitartekoa edo urdaiazpiko, solomo edo saltxitxoi iberikoen ogitartekoa), freskagarri bat, eta ibilbide gomendatuak. Esperientzia honetarako,...