Aurten ere Hirukideko haurrentzat hiru jardunaldi berezi izango ditugula gogorarazi nahi dizuegu, Gabonetako hiru haur-parketan. Haurrekin ekitaldiotan parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu, egun edo arratsalde ahaztezina igaroko baitute jolas, atrakzio eta lantegietan.

Abenduak 16. HIRUPIN GORBEIA MERKATARITZAGUNEAN

Gorbeiako Haur Parkeaz (Araba) gozatu ahal izango dugu aurten ere, eta hainbat abantaila eskainiko dizkie Hirukideko familiei. 11:30etatik 20:30era zabalduko da. Haurrei zuzendutako jarduerez gain, Hirukideko familiek deskontuak izango dituzte merkataritzaguneko hainbat saltoki eta establezimendutan, eta zozketa bereziak egingo ditugu egun horretan gure informazio-bulegora (Carrefourren aurrean) hurbiltzen zaretenontzat.

Aurtengo berrikuntzen artean, besteak beste, Gorbeia zinema-aretoetan film bat dohain ikusteko aukera izango duzue, merkataritzagunearen eta zinema-aretoen babesari esker, eta, horrez gain, magia-ikuskizuna ere izango duzue ikusgai: Ronald McDonald eta paintball. Arratsaldean, gainera, Panta Rheiren ikuskizuna izango da (Gabonetako parke  honetako orrialdera lotura).

.

Abenduak 23: BEC eta FICOBA. Abenduak 26:  KURSAAL

Aurten, akordioa egin dugu Bizkaia eta Gipuzkoako Gabonetako haur-parke nagusiekin, Hirukideko familiok egun batean prezio merkean sartzeko aukera izan dezagun.

BEC (Barakaldo)

Abenduaren 23an, larunbatean, Hirukideko familiok pertsonako 2 euroan izango dugu sarrera, 11:00etatik 20:00etara; familia bakoitzak gehienez ordaindu beharrekoa 10 euro izango da (bazkide diren aita-amak eta anai-arrebak badira, betiere). Gure leihatilen ordutegia 10:30etik 18:30era izango da.

Ficoba (Irún)

Larunbat horretan bertan, abenduaren 23an, Hirukideko familiek aukera izango dute Ficobako (Irun) Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko ere.  Ordutegia 15:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da (gure leihatila 14:30ean irekiko dugu), eta Hirukideko familiek, kasu honetan ere, pertsonako 2 euro ordainduko dute; familia bakoitzak gehienez ordaindu beharrekoa 10 euro izango da (bazkide diren aita-amak eta anai-arrebak badira, betiere).

Kursaal (Donostia/San Sebastián)

Abenduaren 26an, asteartean, 10:30etik 13:30era, aukera izango dugu, halaber, Kursaal Jauregiko Gabonetako Haur Parkera joateko, pertsonako euro bat ordainduz.

Joateko asmoa duzuenoi, lehen orduetan joateko gomendatu nahi dizuegu, lekua mugatua baita. Gogorarazi nahi dizuegu, gainera, nahitaezkoa dela Hirukideren txartela aurkeztea, prezio horien onurak izateko.

 

Urritasunak dituztenei zuzendutako eguna
Aurreko edizioetan bezala, urritasunak dituztenei zuzendutako egun bat izango da Kursaalen eta Ficoban.
– Kursaal: abenduaren 31n izango da, 10:30etik 13:30era, eta sarrera doakoa izango da, Lankorren babesari esker.
– Ficoba: abenduaren 30ean izango da, 10:30etik 13:30era, eta 5 euroko sarrera ordainduko du pertsona bakoitzak.

Gainera, Gabonetako Haur Parkeak irekita dauden egunetan, euro bateko deskontua izango dugu BEC zentroan eta Kursaalen Hirukideko familiok. Ficoban, berriz, haur eta heldu bakoitzeko prezioa 6 eurokoa da. BECen, bi urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordainduko, eta Ficoban eta Kursaalen, berriz, 3 urtetik beherakoak dohain sar daitezke.

.

.
HAUR-PARKEEN DATAK ETA ORDUTEGIAK:

  • BECeko Gabonetako Parkeak abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra bitartean irekiko du (itxita egongo da abuztuaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an). Parkea 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean izan ezik, egun horietan 11:00etatik 17:00etara irekiko baita. Abenduaren 29an, gainera, 21:00etatik 02:00etara egongo da irekita, helduak ere haur izan daitezen berriro, atrakzioetan eta barraketan ibiliz. Hainbat musika-taldek zuzeneko musikaz girotuko dute gaua.
  • Kursaaleko Gabonetako Parkeak abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra irekiko ditu ateak (abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da). Goizez, 10:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:30era.
  • Ficobako Gabonetako Parkea abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra egongo da irekita (abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean itxita), 15:00etatik 20:00etara.
http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/pinficoba-1024x683.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/pinficoba-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasieraslider
Aurten ere Hirukideko haurrentzat hiru jardunaldi berezi izango ditugula gogorarazi nahi dizuegu, Gabonetako hiru haur-parketan. Haurrekin ekitaldiotan parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu, egun edo arratsalde ahaztezina igaroko baitute jolas, atrakzio eta lantegietan. Abenduak 16. HIRUPIN GORBEIA MERKATARITZAGUNEAN Gorbeiako Haur Parkeaz (Araba) gozatu ahal izango dugu aurten ere, eta hainbat abantaila...