Hirukideko haurrentzat, hiru ekitaldi berezi izango ditugula aurten ere jakinarazi nahi dizuegu; Gabonetako hiru haur-parketan izango dira ekitaldiok. Haurrekin ekitaldiotan parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu, egun edo arratsalde ahaztezina pasatuko baitute jolas, atrakzio eta lantegietan.

 

Abenduak 16. HIRUPIN GORBEIA MERKATARITZA-GUNEAN

Gorbeiako Haur Parkeaz (Araba) gozatu ahal izango dugu aurten ere, eta hainbat abantaila eskainiko dizkie Hirukideko familiei. 12:00etatik 21:00era zabalduko da, eta, txikienentzako jarduerak ez ezik, beste hainbat aukera eskainiko dira, hala nola deskontuak hainbat saltoki eta establezimendutan Hirukideko familientzat, edota zozketa bereziak egun horretan gure informazio-bulegora (Carrefourren aurrean) jotzen duten familientzat. Txikienek ludoteka, puzgarriak, lantegiak edota kartinga izango dituzte aukeran, bai eta beste hainbat ezusteko ere, oraindik zehazteko daudenak. Emango dizuegu guztien berri.

 

Abenduak 23. BEC eta FICOBA

Aurten, akordio bat egin dugu BEC zentroarekin (Barakaldo), eta, akordio horri esker, abenduaren 23an, larunbatean, Hirukideko familiok pertsonako 2 euroan izango dugu sarrera, 11:00etatik 20:00etara; familia bakoitzak gehienez ordaindu beharrekoa 10 euro izango da (bazkide diren aita-amak eta anai-arrebak badira, betiere).

Larunbat horretan bertan, abenduaren 23an, Hirukideko familiek aukera izango dute Ficobako (Irun) Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko ere (Irun). Ordutegia 15:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, eta Hirukideko familiek kasu honetan ere 2 euro ordainduko dute pertsonako; familia bakoitzak gehienez ordaindu beharrekoa 10 euro izango da (bazkide diren aita-amak eta anai-arrebak badira, betiere).

 

Abenduak 26. KURSAAL

Abenduaren 26an, asteartean, 10:30etik 13:30era, aukera izango dugu, halaber, Kursaal Jauregiko Gabonetako Haur Parkera joateko, pertsonako euro bat ordainduz.

 

Aurreko edizioetan bezala, urritasunak dituztenei zuzendutako egun bat izango da Kursaalen eta Ficoban, familian kide bat urritasunen batekin dutenentzat; aurrerago adieraziko dizuegu zer egunetan izango den eta zer baldintza bete behar diren parte hartu ahal izateko.

Joateko asmoa duzuenoi lehen orduetan joateko gomendatu nahi dizuegu, lekua mugatua baita. Gogorarazi nahi dizuegu, gainera, nahitaezkoa dela Hirukideren txartela aurkeztea, prezio horien onurak izateko.

Gainera, Gabonetako Haur Parkeak irekita dauden egunetan, euro bateko deskontua izango dugu BEC zentroan eta Kursaalen Hirukideko familiok. Ficoban, berriz, haur eta heldu bakoitzeko prezioa 6 eurokoa da.

 

 

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/pinficoba-1024x683.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/pinficoba-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Hirukideko haurrentzat, hiru ekitaldi berezi izango ditugula aurten ere jakinarazi nahi dizuegu; Gabonetako hiru haur-parketan izango dira ekitaldiok. Haurrekin ekitaldiotan parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu, egun edo arratsalde ahaztezina pasatuko baitute jolas, atrakzio eta lantegietan.   Abenduak 16. HIRUPIN GORBEIA MERKATARITZA-GUNEAN Gorbeiako Haur Parkeaz (Araba) gozatu ahal izango dugu aurten ere,...